Pterosauro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
19. lerroa:
}}
 
'''Pterosauroa''' edo '''Pterosauria''' [[Mesozoiko]]an (Jurasikoan eta Kretazikoan) bizi izan ziren [[narrasti]] hegalarien izen bereko ordenako kidea da. [[Dinosauro]]ak eta [[krokodilo]]ak bezala, pterosauroak narrasti nagusien ([[Archosaurio]]en) sailekoak dira. Lehenengo ornodun hegalariak izan ziren. Triasikoaren amaieran sortu ziren, eta Jurasikoan eta Kretazikoan zehar iraun zuten. Pterosauroek aurreko soinadarrak azal mintzezko hego bihurtuak zituzten, saguzarren erara. Baina pterosauroen hego mintza behatz bakar bati lotzen zitzaion, laugarrenari, eta atzerantz luzatzen zen gorputzaren saihetsetik femurreraino. Beste hiru hatzak finak zituzten eta gauzak harrapatzeko egokituak. Batzuek bigarren mintza bat ere izaten zuten, lepoa hegoarekin lotzen zuena. Atzeko hankak luzeak ziren, baina ahulak; indar gutxi zuten jauzi egiteko. Burezurra arina zuten, baina gogorra, eta mokoa estua eta luzea. Ikusmena zuten zentzurik garatuena. Aztarna gehienak itsasoan aurkitu dira. Bi dira pterosauroen azpisail nagusiak: [[RhamphorhynchusaRhamphorhynchus]]kak eta [[PterodactylusaPteranodon]]kak. Lehenengo sailekoak dira antzinakoenak, izan ere, Jurasikoaren amaierarako desagertu ziren. Pterodaktiloideoek, ordea, Kretazikoan zehar iraun zuten. Guztiek egitura bera zuten, baina [[Pterodactylus]]-ak isatsa motzagoa zuten, lepoa luzeagoa eta burezurra luzeagoa. Mesozoikoaren amaieran desagertu ziren pterosauro guztiak eta hegaztiek hartu zuten haien lekua izadian.
 
== Erreferentziak ==