Amaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
78. lerroa:
 
'''27''': Flashback batean, izeko Dolores amarekin dago jatetxean. German kanpoan duela zai estaen dio, baina Luisak ez du ikusi nahi. Alde egiten duenean, Bittorik aginduta, lore-ontzi bat bezero gazte baten mahaian jartzera doala, irristatu eta gaztearen arropak bustitzen ditu guztiz. Ezaguru berri duen gate hori Paulo da.
 
'''28''': Ospitalean Pilik (amaren ondoan dagoen galiziar emakumearen alabak) ama Galiziara eraman nahi duela aitortzen dio. Horrek zalantzak uxatzen dizkio eta berak ere ama farora eramatea deliberatzen du. Etxera joan eta izeko Dolores lo aurkitzen du. Berarekin pentsatzen du, Alemanian zenbat lan egin duen, baina azkenean hara nola errotu den. Esnatu eta ama farora eramango dutela esaten dio.
 
'''29''': Anaia ikustera doa eta faroarena kontatzen dio. Anaia aurka azaltzen da baina azkenean onartu egiten du. Anaia agurtu ondoren, Maiteren deia jasotzen du. Maite lagun batzuekin dago, eta tartean Karlos dago. Maitek berarekin hitz nahi duen galdetu eta Nereak une horretan ez, baina aurrerago berarekin aurrez aurre egon nahi duela erantzuten dio. Etxera joan, Lewisengana joan eta lehen zaila ikusten zuena erraza da orain: Karlosena kontatuko dio. Aspaldiko partez, alabari Aliceren ipuina kontatzera doa.
 
'''30''': Nerea amaren etxera doa. Argazkiak ikusten ditu apal batean, tartean amak kokotsetik heltzen dionekoa. Amaren gelara sartzen da farora joateko arropa egoki bila. Berokia eta fularra hartzen ditu. Ama Izagirre jatetxean zigortuta egon zenean idatzitako errezetak aurkitzen ditu. Bere gelara doa. Etxe guztiak oroitzapenak dakarzkio burura.
 
'''31''': Biharamunean bere etxean dago. Lanean jai hartu du farora joateko. Lasai dago aspaldiko partez. Izeko ospitalera joan da eta alaba eskolara darama. Lewisekin gustura dago eta honek ere Nerea aldatuta ikusten duela esaten dio. Poltsa hartu eta Lewisi Karlosekin Urkiolan zegoeneko argazki bat erakusten dio. Ospitalean iozeko ilea garbitzen dio amari.
 
'''32''': Itsasora joateko prestatzen dira. Alaba eta Lewis, ordea, ez dira joango. Eguraldi paregabea dago. Ospitalera heldu, ama gurpildun aulki baten gainean jarri. Pili aurkitu eta haren laguntzarekin, erizainak entretenituz, igogailua hartu eta kalera ateratzen dira. Nabari da ama harritua dagoela. Bidean, bihurguneak pasa eta amak Nerearen aitak horrelakoetan esan ohi zuen ''Hau be pasau!'' esaldia botatzen du.
 
'''33''': Hiru emakumeak, Nerea, ama eta izeko, amildegiaren aurrean daude, eskuak loturik. Olatu handiak lehertzen dira aldiro eta amak horietako bakoitzean eskua estutu egiten dio Nereari.