Amaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
66. lerroa:
 
'''21''': Nerea aspaldiko argazki bati begira dago. Ingalaterrara joan behar zueneko aireportuko argazkia da. Bere burua lehenbailehen etxetik eta herritik alde egin eta giroa aldatzeko irrikitan dago. Ama, berriz, triste dago. Damu da amarekin gehiago ez egon izanaz, baina denboran ezin du atzera egin.
 
'''22''': Lanetik etxera itzuli eta Maialen lo dago. Hark berarentzat egindako marrazkia soilik ikus dezake. Izeko triste ikusten du. Nerea iraganean ezin garela bizi esaten dio. Izekok amaren azken nahia betetzea eskatzen dio, farora eramatea alegia, orain baitu aukera Luisari aspaldian eman ez zion mesedea egiteko. Nerea aztoratu eta hori ezinezkoa dela erantzuten dio, amaren egoera kaskarrarengatik.
 
'''23''': Nerea anaiarekin bazkaltzen ari da. Anaiak ospitaletik irtenda amarekin zer egin behar duten pentsatu behar dela dio. Nereak ez du onartzen egoera. Izekorekin elkartu eta hark gauza bera proposatzen dio, erresidentzia batean sartzea zehazkiago, Nereak amarekin ezingo duela garbi dagoela adierazita. Farora joatearen kontuarekin jarraitzen du izekok, horretan behintzat amak nahi lukeena egiten utzi beharko lioketela esanez. Lewisek Maitek berataz galdezka etxera deitu duela dio eta Nereak Karlosen mamua ikusten du berriz ere dei horren atzean. Karlos desagertu zeneko polizia itaunketa gogorrak gogoratzen ditu.
 
'''24''': Lantokian, Karlosekin zegoeneko gordetako argazki bilduma zabaltzen du eta orduko oroitzapenak etortzen zaizkio. Nola Urkiolara joan zen kanpaldia egitera, nola izan zuen han lehenengo sexu-harremana berarekin. Prentsaurreko batera doala, bere burua irudikatzen du faroan.
 
'''25''': Ospitalera heldi eta izeko kanpora doa buelta bat ematera. Izekoren poltsan ama eta aita faroan elkarrekin daudeneko argazki bat hartzen du. Amari farora joan nahi duen galdetzen dio eta horretan dagoela izeko sartzen da. Izeko ama eramateko prest dagoen galdetzen dio, baina Nerea zalantzati eta urduritasunez erantzuten dio.
 
 
{{Literatura zirriborroa}}