Amaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
27. lerroa:
'''1''': Nerea txikia zeneko argazki bati begira dago. Hondartzan dago olatuei alperrik aurre egingo dien hesia eginez harearekin. Argazkiari begira une haiek gogoratzen ditu. Argazkia amari erakusteko ekarri du, baina lo dago, ospitalean. Haren eskuei begira geratzen da. Eskuek izaretan jarritako ''ospitale'' hitza estali eta ''[[:wikt:eu:tale|tale]]'' letrak bakarrik uzten ditu agerian, ama ipuin batean bizi dela iradokiz. Zortzi egun eman ditu ia ama ospitalean. Nerea gogoratzen hasten da eta beste argazki bat datorkio gogora, amaren eskuek kokotsetik hartzen dutenekoa, kamarara begira jartzeko. Amaren eskuak josten eta idazten ere gogoratzen ditu. Duela zortzi egun, anaiaren deia jasotzen du ama ingresatuta dagoela adierazteko, kalean galdurik aurkitu dute eta. Errua sentitzen du, lehenago ere oroimen galeraren zantzuak ikusi eta ezer egin ez zuelako, prestatzen ari zen kroketei begira zer egin behar zuen ez zekiela ikusi zuenean kasu.
 
'''2''': Nerea etxean esnatzen da, Lewis senar ingelesaren ondoan. Amets egin du bart, baina ezin du zehazki gogoratu. Alaba Maialenen gelara doa eta aitak bezperan irakurritako ipuina ([[Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian]]) lurretik eta irakurri egiten du piska bat eta horrek ametseko pasadizoren bat ekartzen dio gogora. Atzo arratsalde osoan egin zuen lana eta goizean amarekin egon zen ospitalean. Lewisek etxean egiten du lana itzultzaile gisa eta berari esker moldatzen da alaba txikiarekin. Senarrarekin ingelesez hitz egiten gehienetan. Oxforden ezagutu ziren, Nerearen laguna zen Maite pisukideari esker, taberna batean bota zuen irrintziaren jakinminez utziz Lewis. Oxfordera mutil lagunak herritik ihes egin behar izan zuelako joan zen, berari ezer esan gabe. Oraindik maiz gogratzengogoratzen da berarekin. Alemanian bizi den izeko Doloresi deitu behar dio, ahizparen egoeraren berri emateko. Lehenbailehen joango dela esaten dio, hegazkinez. Izeko Doloresekin txikitan bizitakoak etortzen zaizkio gogora.
 
'''3''': Nerea ospitalera doa ama ikusteko. Bidean, alaba txikia izan zuenekoa gogoratzen du, nola zazpi hilabetera erditu zuen. Gelan, bi emakume ikusten ditu, amaren ondoko ohean, gaixo bat eta zaintzen duen alaba. Emakume erdalduna da zaintzailea eta etengabe ari da hizketan. Ama esna ikusten du. Emakumeak (Pilar du izena) gauean Xabier anaiari etxera joateko esan ziola kontatzen dio, gelan bera egonda nahikoa zela bi gaixoak zaintzeko. Nerearen amak gauean amets egin duela ere kontatzen dio eta izen bat aipatu duela ametsetan, German. Nerea harri eta zur geratzen da orain dela urte batzuk hildako bere aitak Paulo zuelako izena.
53. lerroa:
'''14''': Lewis euskaltegiko lagunekin atera da afaritara. Berandu heltzen da etxera, mozkortuta. Nereak aditu egin du. Biharamunean, lantokira doa, Fidel nazkantea ikusteko gogo gutxirekin (berak idatzitako artikuluaren izenburua aldatu egin dio azkenean Fidelek). Lan asko du egiteko eta hori gutxi balitz, bezperako eztandak hil dituen hiru pertsonak dabilzkio bueltaka buruan. Maitek deitu egiten dio eta elkarrekin bazkaltzeko geratzen dira.
 
'''15''': Flashback batean, German uretatik bizirik ateratzea lortzen dute marinelek, baina bizitako ikarak gaindiezinezko trauma bilakatu zaio.
 
'''16''': Nereak, Maitek eta izekok elkarrekin bazkaltzen dute ospitaleko jantokian. Aspaldiko kontuak gogoratzen dituzte eta izekok bere ahizpa (Nerearen ama) Nerea Ingalaterrara joatean zeinen triste zegoen. Bat batean, Pili agertzen da Luisa oso urduri dagoela eta etengabe hizketan ari dela esaten. Gelara sartu, ahizpa Dolores lepotik hartu eta farora joan behar dutela esaten dio. Izeko negarrez hasten da eta korrika alde egiten du. Nerea bere atzetik doa, baina azkenean bakarrik uzten du, berak hala eskatuta. Aparkalekura doa lagunarekin eta han negarrez hasten da bera ere. Amaren egoeraren, lanaren eta Lewisekin bikote normal baten bizimodua eraman ezin izatearen zama jasanezinak zaizkio. Maitek kontsolatu egiten du. Elkarrizketa bat egiteko deia jaso eta alde egin behar du.
 
'''17''': Flashback batean, Luisak Germanen begirada ikaratu eta galdua ikusten du lehorreratzen denean, bere lankideek lagunduta. Korrika alde egiten du.
 
'''18''': Lanean Fidelen nagusikeria pairatzen jarraitzen du, baina hari aurre egin ordez, nahiago du zereginak bete eta lehenbailehen alde egitea. Han dagoela, Maitek deitzen dio eta Iñaki bere mutil laguna Karlosekin egon dela kontatzen dio, Nereari buruz ere galdetu egin du. Nerea harri eta zur geratzen da eta Inaliri berataz ezer ez esateko eskatzen dio. Ez du inolaz ere Karlos berriz ere ikusi nahi. Telefonoa eskegi eta gutxira, anairen deia jasotzen du, izeko oso urduri dagoela esanez. Ez kezkatzeko esaten dio eta orduan sentitzen du anaiarekin ere gutxi egoten dela azken aldian. Guztiz estresatuta, idazteko lanari ekiten dio berriz erredakzioan.
 
'''19''': Nerea etxera heldu eta txikitako zopa usaina hartzen du. Izeko egiten ari da. Ospitalekoa eta gero ondo dagoen galdetuta, amari buruz galdetzen dio, faroaren kontuari buruz. Izekok kontatzen dio maiz joaten zela farora loreak itsasora botatzeko, baina Bittorik zigortu egin zuela hilabete errekaduak egin gabe eta ezin izan zela joan. German itzulita ere, ez zuen gehiago joan nahi izan. Amak garai hartan oso gaizki pasa zuela kontatzen dio.
 
'''20''': Flashback batean, Luisa Germanekin dago. Baina German ez da lehengo mutila. Zakartu egin da guztiz eta alkohola neurrigabe edaten hasi da. Luisak German itsasoak kendu diola pensatzen du eta utzi egiten du.
 
'''21''': Nerea aspaldiko argazki bati begira dago. Ingalaterrara joan behar zueneko aireportuko argazkia da. Bere burua lehenbailehen etxetik eta herritik alde egin eta giroa aldatzeko irrikitan dago. Ama, berriz, triste dago. Damu da amarekin gehiago ez egon izanaz, baina denboran ezin du atzera egin.
 
{{Literatura zirriborroa}}