Ireki menu nagusia

Aldaketak

6.899 bytes removed ,  Duela 5 urte
[[Fitxategi:Arcoiris.JPG|thumb|right|250px|Ostadarra lorategien gainean, [[Madril]], Espainia.]]
[[Fitxategi:TakakkawFalls2.jpg|thumb|right|250px|Ostadarra urjauzi baten gainean.]]
[[Fitxategi:Circular Rainbow 209.jpg|thumb|250px|Ostadarraren antzerako haloa.]]
[[Fitxategi:Rainbow formation.png|thumb|250px|]]
 
'''Ostadarra''' edo '''Erromako zubia''', gertaera optiko eta meteorologiko bat da, zeruan, jarraikako argi zerrenda bat eragiten duena, [[eguzki]]aren izpiek [[Lur]]reko atmosferan aurkitzen diren hezetasun tanta txikiak zeharkatzen dituztenean. Forma, arku koloreanitz batena da, gorria kanpoalderantz duena eta morea barnealderantz. Ez da hain ohikoa ostadar bikoitza, bigarren arku bat duena, ilunagoa, koloreen ordena alderantziz duena, hau da, gorria barnealderantz eta morea kanpoalderantz.
 
Ostadarrak, jarraikako kolore zerrenda bat erakusten duen arren, ohi, osatzen duten koloreak sei direla onartzen da: [[gorri]]a, [[laranja]], [[hori]], [[berde]]a, [[urdin]]a eta [[more]]a, argiaren maiztasunen deskonposaketen ondorio, eta hiru oinarrizko koloreek, eta hauek, euren arteko nahasketetan emandako beste hirurek emandakoek osatua, tradizionalki, 7 kolore aipatzen diren arren, [[urdin]]a eta [[more]]aren artean [[anil]]a jarriz.
 
== Ostadarren zientziaren historia ==
Duela hiru mende baino gehiago, [[Isaac Newton]]ek, [[prisma]] baten bidez, [[Eguzki]]aren argi zuriak, gorritik abiatutako koloreak zituela frogatu ahal izan zuen. Gorritik abiatu eta [[laranja]], [[hori]]a, [[berde]]a, [[urdin]]a eta [[anil]]etik pasatuz, [[more]]ra iritsi arte. Argiaren banaketa honek, eratzen duten koloreetan, [[argi zuriaren deskonposaketa]] izena jasotzen du.
 
Newtonen esperimentua, errepikatzeko nahiko erraza da, ez baita tresna zientifiko berezirik behar aurrera eramateko. Gaur egun ere, lehen, bigarren eta goi hezkuntzako [[optika]] ikasleentzako esperimenturik eder eta hezitzaileenetako bat da.
 
Baina Newton jaio baino mende mordo bat lehenago, naturak jada deskonposatu zuen eguzkiaren argia behin eta berriz gure arbasoen begien aurrean. Batzuetan, [[zirimiri]] baten ondoren, beste batzuetan, [[ekaitz]] baten ondoren. Egia esan, ostadarra, denbora luzez, gertaera harrigarri zein beldurgarria izan zen. Batzuetan, iragarpenen ekarle bezala hartua, beste batzuetan [[elezahar]]ren inspiratzaile bezala, eta beti arte lan bat bezala, beti izan da miragarria [[gizaki]]arentzat.
 
[[Ostadarraren oinarrizko Teoria]], baina, Newtonen aurrekoa izan zen. Lehenik [[Antonius de Demini]]k garatua [[1611]]n, ondoren, [[René Descartes]]ek berriz hartu eta findua izan zen. Ondoren, [[Ostadarraren Teoria Osoa]], hasiera bezala, [[Thomas Young]]ek proposatu zuen, eta beranduago, xehetasunez Potter eta Airyk landua.
 
== Bibliako istorioa ==
[[Itun Zaharra]]ren arabera, ostadarra, Jainkoak sortu zuen [[Uholde Handia]]ren ondoren. Istorioan, ostadarra, jainkoaren borondatearen adierazgarri bezala agertuko zen, gizakiei, Jainkoak berak [[Noe]]ri eginiko promesa gogoratzeko, non Lurra, sekula gehiago eurite batekin ez zuela suntsituko zioen
 
''"Nire arkua jarriko dut lainoetan, lurra eta nire arteko adostasunaren seinaleagatik izango dena. Eta lainoak lurrerantz etorraraziko ditudanean, orduan ikusi ahal izango da nire arkua lainoen artean. Eta gogoratu nire adostasunaz, ni, zuek eta bizidun ororen artekoa, eta ez dut berriz euriterik bidaliko bizitza suntsitzeko"'' (Hasiera 9:13,15 RVA).
 
== Azalpen zientifikoa ==
 
Eguzkiaren argia, euri tanta askotatik irtetzen da aldi berean. Eragin konbinatua, euri tanta askok zabaldutako argi dizdira txikien mosaiko bat da, zeruan arku bat bezala zabaldua. Tanten forma eta tamaina ezberdinek, ostadarren koloreen intentsitateagan eragina dute. Tanta txikiek, ostadar zurbil bat eta pastel tonalitateak dituzten kolorekoak egiten dituzte; tanta handiek, kolore oso biziak eragiten dituzte. Gainera, tanta handiak, airearen erresistentziagatik zanpatuak dira erortzen diren bitartean. Distortsio honek, ostadarraren "isatsa"k, tontorrak baino kolore biziagoak izatea eragiten duena. Beharbada, hau izango da, ostadarraren amaieran urrezko txanpon dizdiratsuz betetako pertz bat dagoela dioen elezaharraren jatorria.
[[Fitxategi:Seattle Double Rainbow.jpg|thumb|left|250px|Ostadar bikoitza.]]
 
Batzuetan, posible da bigarren ostadarra deritzona ikustea, hau, ahulagoa dena eta koloreak kontrako ordenean dituelarik. Lehen ostadarra, soilik "ostadar" deitzen dena, beti barne arku bat da, eta ikusleagandik, bigarrena baino hurbilago dagoena. Bigarren arku hau, errefraktaturiko argia, eta ikus daitekeen espektruko kolore ezberdinetan banatua, atzeko ur gortina batean berriz errefraktatzen denean gertatzen da, honela, uhin luzeraren arabera, koloreak alderantzizko ordenean agertzen direlarik, uhin luzera handiagoa gorrian eta txikiagoa urdin eta morean.
 
Interesgarria da, lehen eta bigarren ostadarren artean dagoen tartetik argirik ez dela agertzen aipatzea. Hau, zenbait behaketekin bat dator, hauek, bi arkuen arteko tokia oso iluna dela diotelarik, bigarren arkuaren kanpoaldeko zatian eta lehenaren barnekoan, argi kopuru handi bat ikus daitekeen bitartean, hau, ostadarra eratzeko errefraktatu aurretik kontzentraturiko argi zuriaren isladagatik delarik. Bi arkuen arteko toki ilun hau, ur gortinaren intentsitateagatik da, bere barnerantz, ahal duen argi guztia xurgatzen duena, eta, beraz, bigarren arkua, lehenaren islada da ikuslearen norantzan eta "Alexandroren Zerrenda" bezala ezagutzen da.
 
Teorikoki, eguzki izpiak hiru, lau edo bost aldiz euri tanten barnean isladatu ondoren, beste hainbeste ostadar sor daitezke. Hirugarren eta laugarren arkuak, ikuslea eta eguzkiaren artean daude, baina, eguzki argi zuzena, ostadar ahulekin alderatuz oso dizdiratsua denez, beharbada, gertaera hau ez da sekula ikusiko. Baina, bosgarren ostadarra, lehena eta bigarrena gertatzen diren zeru toki berean gertatzen da, eta ikusi beharko litzateke, bere argi ahulagatik ez balitz. Posible da, laborategiko esperimentu batean, 13 ostadar ikusgarri lor daitezkeela frogatzea, baina, logikoki, bere intentsitatea nabarmen jeisten da.
 
Batzuetan, lehen eta bigarren arkuak oso dizdiratsuak direnean, lehenaren barnean hirugarren bat eta bigarrenaren kanpoaldean laugarren bat ikus daitezke. Arku hauei, arku supernumerario deritze eta argi interferentziazko efektu bereziengatik gertatzen dira.
 
Ostadar bat ikusten duen norbaitek, egia esan, ez dabil toki finko batean dagoen zeozer ikusten. Ostadarra, [[mamu]] bat, [[irudi]] bat baino ez da. Esaten denez, hegazkin txiki batetako bidaiari batek, behin, pilotuari, ostadarraren erdialdea zeharkatzeko eskatu zion. Ostadarra sekula ez zen hazten hegazkina harengana zihoan heinean. Handik denbora batera, ostadarra desagertu egin zen, hegazkinak, euriak ostadarra eragiten zuen tokitik kanpo hegan egin baitzuen. Honela, bidaiari inuxente hau, ostadarraren artetik hegan egiteko gogoarekin geratu zen.
 
Pertsona batek ostadar bat ikusten duenean, benetan ikusten duena, euri tanta batzuek zabaldutako argia da. Lehen ikuslearen ondoan dagoen beste pertsona batek, beste tanta batzuek zabaldutako argia ikusiko du. Honela, eta xelebrea dirudien arren, bakoitzak bere ostadar propioa ikusten duela esan daiteke, beste batzuek ikusten dituztenekiko ezberdina (literalki ezberdina).
 
.
Baldintza atmosferikoak eta behaketa tokia bikainak badira, orduan, euriak eta Eguzkiak elkarrekin lan egiten dute argi eraztun oso bat eratzeko, ostadar borobila deitua, [[2007]]ko [[abuztuak 6a]]n [[Malasia]]ko Langkawi uhartean ikusi zena bezala. Ohiko ostadarretan, gorria da kanpoaldeko kolorea, eta morea barnekoa, baina borobiletan, kontrako ordenean daude.
[[Fitxategi:Rainbow1.png|thumb|300px|left|Argiaren deskonposaketa ur tanta batean]]
Ostadar bat ikusteko baldintzei dagokionez, ikuslea, euria eta tanta esferikozko euri baten artean (euri uniformea) egotera mugatzen da. Posible da ikusleak, euria, bera dagoen tokian uniformea ez dela uste izatea, baina bai izan behar du ostadarra egongo litzatekeen tokian. Eta noiz dira tantak esferikoak? Tantak, esferikoak dira, abiada konstante edo uniforme batean erortzen direnean. Hau, posible da grabitate azelerazio baldintzetan, airearen oposizio indar likatsuak kontutan hartuz. Tanten abiadura uniformea dela betetzen denean, tantak, orduan, gutxiengo azaleran gehiengo bolumen bat hartzen du ([[esfera]]). Bakarrik baldintza hauetan da posible tanta barneko argi zabaltzea, eta, beraz, ostadarra, baina, esferaren aldaketa arinek, ostadar batean aldaketa ezberdinak eman ditzakete. Beraz, euria ez da bizia izan behar, ezta aireak eragindakoa ere. Horregatik ez da ikusten ostadarra euria eta eguzkia dagoen oro.
Anonymous user