Pago arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
9. lerroa:
'''Pago arrunta''' (''Fagus sylvatica'') [[Fagaceae]] familiako eta [[Pago|fagus]] generoko [[zuhaitz]] [[hosto erorkor]]ra da. [[Euskal Herria]]n dagoen ''fagus'' espezie bakarra baita, [[euskara]]z gehienetan, besterik gabe, pagoa esaten zaio.
 
[[Europa]]ko erdialde eta mendebaldean biziaurki dadaiteke landaren hau, [[klima]] samur eta hezeko eskualdeetan, [[Suedia]]ko hegoaldetik [[Britainia Handia|Britainia Handiko]] hegoalde, [[Portugal]]eko iparralde, [[Espainia]]ko erdialde eta [[Italia]]ko erdialderaino. Europako ekialdean [[Sortaldeko pago]]ak (''Fagus orientalis'') ordezkatzen du. Euskal Herrian oso hedaturik dago, mendialdean batez ere, leku fresko eta lainotsuetan, 50 eta 1.600 metro artean<ref>I. Aizpuru, C. Aseginolaza, P.M. Uribe-Echebarria, P. Urrutia eta I. Zorrakin: ''Claves ilustradas de la flora del País Vasco y territorios limítrofes''. Eusko Jaurlaritza. Gasteiz, 2000.</ref>. [[Iratiko oihana]] Europako pagadi handienetako bat da.
== Deskribapena ==
[[Fitxategi:European Beech.jpg|thumb|left|Pago arruntaren adaxka pagatxekin]]
Zuhaitz handia da. 25-35 (40) metroko luzera eta 1,5 metroko diametroa izatera irits daiteke. Normalean basoak osatzen baititu, adarrik gabeko [[Zurtoin|enbor]] luzea izaten du, gaineko aldean adarkatzen dena. Baina, bakarturik hazi eta nahi adina argi duenean behetik adarkatzen da eta adaburu biribila izaten du. Euskal basoetan maiz pago motzak edo [[lepatze|lepatuak]] ikusten dira, argimutil erraldoien itxurakoak: 2-3 metroko enbor lodia eta lepogainetik ateratzen diren zenbait adar luze. Adarrak 10-15 urtetik kimatzen ziren, ontzigintzan erabiltzeko edo [[egur ikatz]]a egiteko<ref>Maider Iantzi: [http://www.gara.net/paperezkoa/20070223/4788/eu/Teknika/zaharrak/aplikatu/dituzte/Oiartzungo/Oieleku/biziberritzeko «Teknika zaharrak aplikatu dituzte Oiartzungo Oieleku biziberritzeko»], ''Gara'', 2007-02-23.</ref>.
 
Azal gris eta leuna. [[Hosto]] bakunak, txandakakoak, ertz koskagabe, edo pixka bat oxkarratua, eta uhindua dutenak, 5-10 cm luze eta 3-7 cm zabal. Itxura eliptikoa dute eta punta zorrotza. 6-7 nerbio pare dituzte paraleloki kokaturik. Hosto-begitik ateratzen direnean hostoen ertza iletxoz josia egoten da. Hosto-begiak, 15-30 mm luze eta 2-3 mm zabal, naranja-marroi koloreko ezkata gogorrez estaliak.