Amaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
27. lerroa:
'''1''': Nerea txikia zeneko argazki bati begira dago. Hondartzan dago olatuei alperrik aurre egingo dien hesia eginez harearekin. Argazkiari begira une haiek gogoratzen ditu. Argazkia amari erakusteko ekarri du, baina lo dago, ospitalean. Haren eskuei begira geratzen da. Eskuek izaretan jarritako ''ospitale'' hitza estali eta ''[[:wikt:eu:tale|tale]]'' letrak bakarrik uzten ditu agerian, ama ipuin batean bizi dela iradokiz. Zortzi egun eman ditu ia ama ospitalean. Nerea gogoratzen hasten da eta beste argazki bat datorkio gogora, amaren eskuek kokotsetik hartzen dutenekoa, kamarara begira jartzeko. Amaren eskuak josten eta idazten ere gogoratzen ditu. Duela zortzi egun, anaiaren deia jasotzen du ama ingresatuta dagoela adierazteko, kalean galdurik aurkitu dute eta. Errua sentitzen du, lehenago ere oroimen galeraren zantzuak ikusi eta ezer egin ez zuelako, prestatzen ari zen kroketei begira zer egin behar zuen ez zekiela ikusi zuenean kasu.
 
'''2''': Nerea etxean esnatzen da, Lewis senar ingelesaren ondoan. Amets egin du bart, baina ezin du zehazki gogoratu. Alaba Maialenen gelara doa eta aitak bezperan irakurritako ipuina ([[Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian]]) lurretik eta irakurri egiten du piska bat eta horrek ametseko pasadizoren bat ekartzen dio gogora. Atzo arratsalde osoan egin zuen lana eta goizean amarekin egon zen ospitalean. Lewisek etxean egiten du lana itzultzaile gisa eta berari esker moldatzen da alaba txikiarekin. Senarrarekin ingelesez hitz egiten gehienetan. Oxforden ezagutu ziren, Nerearen laguna zen Maite pisukideari esker, taberna batean bota zuen irrintziaren jakinminez utziz Lewis. Oxfordera mutil lagunak herritik ihes egin behar izan zuelako joan zen, berari ezer esan gabe. Oraindik maiz gogratzen da berarekin. Alemanian bizi den izeko Doloresi deitu behar dio, ahizparen egoeraren berri emateko. Lehenbailehen joango dela esaten dio, hegazkinez. Izeko Doloresekin txikitan bizitakoak etortzen zaizkio gogora.
 
'''3''': Nerea ospitalera doa ama ikusteko. Bidean, alaba txikia izan zuenekoa gogoratzen du, nola zazpi hilabetera erditu zuen. Gelan, bi emakume ikusten ditu, amaren ondoko ohean, gaixo bat eta zaintzen duen alaba. Emakume erdalduna da zaintzailea eta etengabe ari da hizketan. Ama esna ikusten du. Emakumeak (Pilar du izena) gauean Xabier anaiari etxera joateko esan ziola kontatzen dio, gelan bera egonda nahikoa zela bi gaixoak zaintzeko. Nerearen amak gauean amets egin duela ere kontatzen dio eta izen bat aipatu duela ametsetan, German. Nerea harri eta zur geratzen da orain dela urte batzuk hildako bere aitak Paulo zuelako izena.
 
'''4''': [[Flashback]] batean, German gaztea itsasontzi batean dago. Itsaso zakarra dago. Itsaontzitik halabeharrez erori eta ito egiten da.
 
'''5''': Izeko Doloresen bila doa aireportura. Zuzenean doaz ospitalera. Antzinako kontuez hasten dira hizketan; bidean, esaterako, bere aitak zein azkar gidatzen zuen kontatzen du, aitak berak ''Hau be pasau!'' esaten ziola bere buruari bihurgune bakoitzean. Ospitalean izan zen azkeneko aldia gogoratuta, Luisak, Nerearen amak, bera jaiotzean erditze zaila izan zuela ere kontatzen dio. Gelara sartzean, ahizpa zahartuta ikusten du. Luisak ezagutu egiten du eta Dolores dio, ospitalean sartu denetik ezagutzen duen lehen pertsona da. Dolores gelatik irtetenda negar egiteko. Luisak alabari galdetzen dio ea noiz joango diren, nora Nereak, eta amak farora dio. Nerea harri eta zur geratzen da, amaren hitzak ulertu ezinik.