Jakutia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
Sakhako Errepublika [[Siberia]]ko ipar-ekialdean dago. [[Ozeano Artiko]]ra doazen [[Lena]], [[Jana ibaia|Jana]], [[Indigirka]] eta [[Kolyma]] ibai-arroak hartzen ditu, eta baita [[Siberia Berriko uharteak]] ere. Iparraldean Ozeano Artikoa du, ekialdean [[Txukotka]], [[Magadan oblasta]], [[Khabarovsk kraia]], hegoaldean [[Amur oblasta]], [[Zabaikalski kraia]] eta [[Irkutsk oblasta]], eta mendebaldean [[Krasnoiarsk kraia]].
 
Mendiek hartzen dituzte Sakhako ekialdea ([[Verkhoiansk mendikatea|Verkhoiansk]] eta [[Txerski]] mendikateak) eta hegoaldea ([[Stanovoi]]). Lautadak hedatzen dira erdialdean, eta ibaiek (Lena, Indigirka, Kolyma) sakonune luzeak eratzen dituzte. [[Jakutsk]], hiriburua, [[MirniMirny]], [[Neriungri]], [[Niurba]] eta [[Pokrovsk]] dira hiri nagusiak<ref>[http://www.berria.info/estiloliburua/mundua/S Sakha] Berriaren estilo Liburua. Berria.info</ref>.
 
Sakhako [[klima kontinental]]a oso gogorra da, eta urtaroen arteko aldeak erabatekoak (muturreko balioak: -43,5°&nbsp;C urtarrilean eta 50°&nbsp;C uztailean).