FC St. Pauli: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
44. lerroa:
Hiri honetako talde nagusia den [[Hamburg SV]] futbol taldearekin usadiozko lehia du, eta futbol talde hark duen [[eskuin mutur]]reko talde txiki baina nabarmeneko zaletuekin zer esanik ez. Talde hark bere estadioa hiriaren kanpokaldean duenez eta FC St. Pauliko estadioa hiriaren erdigunean dagoenez, St. Pauliko zaletuek bere taldea hiriko "benetazko" taldetzat dute, maiz Hamburgo SV taldeko zaletueei “Amburgo, Amburgo: Vaffanculo!” ("Hanburgo, Hanburgo: popatik hartzera!) italiar ezker muturreko abestia abestu ohi dietelarik, futbol talde horren egoitza Hanburgotik kanpo dagoela azpimarratu nahizik.
 
Halere, ezinikusi handiena [[1990ko hamarkada]]n [[F.C. Hansa Rostock]] futbol taldeko zaletuekin izan zuten, maiz bi taldeen arteko zaletuen arteko liskar edo istilu larriak izan zirelarik. Halere, talde hartako zuzendaritzak ultraeskuindar zaletu horiek kontrolpean jarri eta debekatu eta bi futbol taldeak mailaz jeitsi edo aldatzearen ondorioz lehia hura gaur egun amaitua dago.
 
Bestalde, [[Eskozia]]ko [[Glasgow]] hiriko [[Celtic FC]] futbol taldearekin berebiziko lotura du, bi taldeen arteko jarraitzaileak bereziki anaikidetuta daudelarik, Celtic FC taldeak Europan jokatutako partidu ugaritan Fc St. Pauliko jarraitzeak ikusteaz gain, Millerntor-Stadiom estadiooko partiduetan bertako zaletuak Celtic FC taldearen ikurrak eta jazkera erakutsi ohi dutelarik, bai eta bertako saltokian eskoziar taldeko jazkera ere salgai dagoelarik. Gainera, St. Pauliko taldeek ere Celtic FC taldeko zaletuen antzera ''[[You'll Never Walk Alone]]'' ereserkia abestu ohi dute.