Ipar Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
101. lerroa:
Maila demografikoan zein ekonomikoan edota euskara eta euskal kulturaren egoeran bizi den abagunearen isla zuzena da azken urteotan Ipar Euskal Herriko politikagintzaren ardatzetako bat izan den [[Euskal Departamendua]]ren eskaera. Behin eta berriro galdetu zaie Ipar Euskal Herriko biztanleei zein horiek hautatutako ordezkariei Departamenduaren inguruko iritzia, eta erantzuna bera izan da kasu guztietan: jarrera politikoen gainetik, Departamenduaren aldekoa da gehiengoa. Alderdi askotako hautetsiak biltzen dituen Euskal Departamenduaren aldeko Hautetsiek elkarteak zabaldutako txosten baten arabera, 1996an Ipar Euskal Herriko auzapezen % 66 Departamenduaren alde agertu zen. Udalez udal egindako galdeketak hori baino emaitza zabalagoa eskaintzen zuen oraindik: 2000ko urtarrilean, auziari buruzko botoa emana zuten 159 udaletatik 106k, eta horien % 81 Departamenduaren aldeko ziren. 1999 urteko irailean ''[[Sud Ouest]]'' egunkariarentzako egindako inkesta baten arabera, herritarren % 57 ere Departamenduaren alde zegoen. Euskal Herriarekin batera Pirinio Atlantikoak departamendua osatzen duen Biarnoko biztanleen ia erdia ere zatitzearen aldeko zen. Arrazoi politikoekin batera, beste argudio batzuk ere ematen dira Departamenduaren alde, sendoagoak agian. Besteak beste, Departamenduak garapen ekonomiko dinamikoagoa bultzatuko luke, baita enplegu sorrera ere; horretaz gain, ezinbestekotzat jotzen den oreka eta elkartasuna bideratuko luke barnealdearen eta kostaldearen artean, baita euskararen eta euskal kulturaren babes egokia eta Hego Euskal Herriarekiko lankidetza harreman aberasgarriagoak ere.
 
Bide anitz hartu dira Euskal Departamenduaren aldeko eskaera egiteko: [[Batera (plataforma)|Batera]] plataformaren eraketa, manifestazio jendetsuak, [[Demokrazia Euskal Herriarentzat]] erakundearen ekintza ikusgarriak, Frantziako Asanblea nazionalean Ipar Euskal Herriko hainbat hautetsik egin dituzten proposamenak, goi-mailako bilerak, adierazpen publikoak... baina horiek guztiek ez dute emaitzarik izan oraingoz. Aldiz, -[[Herrialde (Frantzia)|pays]]- deituriko egituran oinarritutako eredua proposatu diote aginte publikoek Ipar Euskal Herriari, giza edo diru baliabiderik, aurrekonturik, ordezkaritza politikorik eta nortasun juridiko propiorik ez duen eredua, alegia. Azken hamarkadan sortu dira Ipar Euskal Herrian, aginte publikoen eraginpean, bertakoen nolabaiteko partaidetza ahalbidetzen duten erakundeak, nahiz eta ez izan erabakiak hartzeko orduan eskumenik, ezta baliabide propiorik ere: [[Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua|Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua]] eta [[Euskal Herriko Garapen Kontseilua]]. Ildo horretan, aipagarria da Garapen Kontseiluak egin duen lana, nahiz eta ez izan eskumen zuzenik kudeaketan. 1992an sortutako Garapen Kontseiluak hiru lurraldeetako eragile sozial eta politikoak elkarlanean jarri zituen. Lehenengo lana egoeraren diagnosia egitea izan zen eta egiteko hori amaitutakoan (1994), Lurraldeen Eskema prestatu zuten, alorkako egoera, helburuak eta eginkizunak finkatzen zituena. Horretan oinarritzen da 1997az geroztik landu zen Ipar Euskal Herrirako Hitzarmen Berezia. Ipar Euskal Herrirako Hitzarmen bereziak zazpi urteko iraupena du, eta 2000ko abenduaren 22an sinatu zuten horretan kide diren Frantziako Estatuak, Akintaniak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta, Ipar Euskal Herriak berezko instituziorik ez duenez, Ipar Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak. Hitzarmen horren arabera, zazpi urteren buruan 2.600 milioi libera -66.000 milioi pezeta inguru- jaso zituen aipatu administrazioetatik (erdia estatuak eta laurden bana Akitaniak eta Departamenduak), Eskemaren bederatzi atalak garatzeko: hizkuntza politika, kultura, ingurumena, nekazaritza, arrantza, industria eta lanbide heziketa, turismoa, azpiegiturak eta hirigintza eta mugaz gaindiko elkarlana. Euskararentzat eta euskal kulturarentzat aurreikusten zuen dirutza urria zela eta, Hitzarmen horren aurka agertu ziren euskalgintzaren inguruan dabiltzan hainbat elkarte eta erakunde. Izan ere, guztizko kopuruaren % 3 baino ez dute hartuko hizkuntza politikak eta kulturak, biak batera.
 
== Kultura ==