Udalbiltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Auzia-Zuzenketak
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Udalbiltzaren zatiketa eta geldialdia
26. lerroa:
 
=== Udalbiltzaren geldialdia eta zatiketa ===
[[2000]]. urtearen hasieran zegoen giro politiko gatazkatsuak (ETAren su-etenaren haustura, atxiloketak...) Estatu [[espainia]]r eta frantsesek erakunde nazionalaren aurka hartutako jarrera oldarkorrak eta [[Espainia]]ko Gorteetarako hauteskundeak 2000ko udaberrirako iragarrita egotearen ondorioz izan ziren alderdikeriek ia erabat geldiarazi zuten Udalbiltzaren jarduera: ebazpenak ez ziren aho batez onartu ([[Aberri Eguna|Aberriko Eguneko]] agiria izan ezik), udal aurrekontu askotan ez zen Udalbiltzarentzat aurreikusitako sailik bideratu eta Kudeaketa Planaren onarpena udara arte atzeratu zen.
 
[[Irailaren 16]]an, hainbat hautetsik (Gehienbat [[Euskal Herritarrok|EH]]koak baina baita [[Eusko Alkartasuna|EA]], [[Abertzaleen Batasuna|AB]] eta independienteak ere) [[2000]]ko [[irailaren 30]]ean [[Iruñea]]n bilkura egiteko deia egin zuen, alderdien arteko liskarren gainetik, Udalbiltzaren jarduera bultzatzearren.
 
Iruñeko Carlos III.a zinema aretoan izan zen bilera, eta Euskal Herriko 500 hautetsi baino gehiago bildu ziren, udaletakoak eta bestelako erakundeetakoak. Udalbiltzaren jarduera sustatzeko deia egin zitzaien bertan bildutakoei, eta agiri bat onartu zen. Iruñeko bileran sortutako Udalbiltzaren aldeko hautetsien mugimenduak hainbat bilera egin zuen hurrengo hilabeteetan, Udalbiltzaren 2000. urteko plangintza abian jarri eta Udalbiltzaren Batzorde Eragileari geldialdia gainditzeko eskatzeko.
 
Iruñeko bileran sortutako Udalbiltzaren aldeko hautetsien mugimenduak hainbat bilera egin zuen hurrengo hilabeteetan, Udalbiltzaren 2000. urteko plangintza abian jarri eta Udalbiltzaren Batzorde Eragileari geldialdia gainditzeko eskatzeko.
 
Halere, aipatu egoera ez zen gainditu, eta [[EAJ]]k eta [[EA]]k Batzorde Eragilean zituzten ordezkariek Udalbiltzaren eskumen eragile osoa izango zuen organo berri bat sortzea erabaki zuten 2000ko azaroaren 22an, hain zuzen ere, [[Zuzendaritza Batzordea]] izenekoa, geroago [[UDALBILTZA®]] sortuz. Batzorde hori [[EAJ]]ko eta [[EA]]ko udal hautetsiek soilik osatzea erabaki zen, [[Euskalduna Jauregi]]ko Batzar Nagusian erabakitakoaren aurka. Beraz, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ia lau (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta ia Nafarroa Garai osoa) ordezkaritzarik gabe geratu ziren batzorde horretan.
 
[[2001]]eko urtarrilean Udalbiltzaren Batzar Nagusia deitzearen aldeko 920 hautesiren sinadurak bildu ziren. Batzar horrek Bilboko Euskalduna Jauregian onartutako printzipio programatikoak berretsi eta 2001rako kudeaketa plana onartu, 2000. urtekoan oinarrituz. Batzar Nagusia 2001eko otsailean egin zen Donostiako [[Kursaal jauregia]]n, Euskal Herri osoko 780 hautetsi bertaratu zirelarik. Gauzak horrela, momentu honetatik aurrera bi Udalbiltza egongo ziren: lehenengoa, Kursaalean bildu ziren hautetsiek osatua eta bigarrena [[UDALBILTZA®]]-[[Udalbide]] (EAJ eta EAko hautetsiez osatua).
 
=== Auzia ===