Udalbiltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Bigarren Aroa
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Auzia
32. lerroa:
Iruñeko Carlos III.a zinema aretoan izan zen bilera, eta Euskal Herriko 500 hautetsi baino gehiago bildu ziren, udaletakoak eta bestelako erakundeetakoak. Udalbiltzaren jarduera sustatzeko deia egin zitzaien bertan bildutakoei, eta agiri bat onartu zen.
 
Iruñeko bileran sortutako Udalbiltzaren aldeko hautetsien mugimenduak hainbat bilera egin zuen hurrengo hilabeteetan, Udalbiltzaren 2000. urteko plangintza abian jarri eta Udalbiltzaren [[Batzorde Eragileari geldialdia gainditzeko eskatzeko.
 
Halere, aipatu egoera ez zen gainditu, eta [[EAJ]]k eta [[EA]]k Batzorde Eragilean zituzten ordezkariek Udalbiltzaren eskumen eragile osoa izango zuen organo berri bat sortzea erabaki zuten 2000ko azaroaren 22an, hain zuzen ere, [[Zuzendaritza Batzordea]] izenekoa, geroago [[UDALBILTZA®]] sortuz. Batzorde hori [[EAJ]]ko eta [[EA]]ko udal hautetsiek soilik osatzea erabaki zen, [[Euskalduna Jauregi]]ko Batzar Nagusian erabakitakoaren aurka. Beraz, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ia lau (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta ia Nafarroa Garai osoa) ordezkaritzarik gabe geratu ziren batzorde horretan.
 
=== Auzia ===
Udalbiltzaren aurkako [[prozesu judizial]]ak herri oinarriko lehen Euskal Instituzio Nazionalari eta 22 pertsonei eragiten die. Pertsona hauetako gehienak [[sufragio unibertsal]]aren bitartez demokratikoki aukeratutako [[hautetsi]]ak izanak. Pertsona hauek 10 eta 23 urte bitarteko espetxe zigor arriskuari egin behar diote aurre. [[Kultura]], [[hezkuntza]], herri-garapen, normalkuntza politikoa, [[bake]]a eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik ezarri nahi zaizkien zigorrak zehazki.
 
[[2003]]ko apirilaren 29an, udal hauteskundeen atarian, Espainiako [[Audientzia Nazional]]eko [[Baltasar Garzon]] epaileak 14 hautetsi edo/eta langileen atxiloketa agindu zuen. Era berean, Udalbiltzaren [[Iruñea]], [[Bilbo]] eta [[Astigarraga]]ko egoitzak zigilatu zituzten eta Udalbiltza Partzuergoko (Erakundeak baliatzen zuen zuzenbide-figura) zein [[Euskal Garapen eta Kohesio Fondo]]ko kontuak blokeatu zituzten. Azkenik, Udalbiltzaren jarduerak bertan behera gelditzea agindu zen.
Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketa 2010eko uztailaren 15a eta urriaren 26a bitartean burutu zen, eta 2011ko urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auzipetu guztiak absolbitu zituen.
 
Maiatzean Udalbiltzako beste hiru ordezkariren (haien artean garai hartako erakundeko presidente eta [[Ondarroa]]ko alkate zen [[Loren Arkotxa]]) kartzelatzea agindu zen, Aundientzia Nazionalean deklaratu ostean. Ekainean erakundeko beste kide bat atxilotua izan zen. Pertsona hauek guztiak [[2004]]ko apirilerarte kartzelan egon ziren. Urte horretan Udalbiltzako 22 kideren (aurrekoak eta beste batzuk) kontrako prozesatze autoa diktatu zen. Pertsona hauetako gehienak [[sufragio unibertsal]]aren bitartez demokratikoki aukeratutako [[hautetsi]]ak, [[kultura]], [[hezkuntza]], herri-garapen, normalkuntza politikoa, [[bake]]a eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik auziperaturik zeudela defenditu zuten.
 
[[2007]]ko irailean Udalbiltzaren jarduera etendura altxatu zen baina hiru egunen buruan, irailaren 12an, 22 auziperatuen kontrako fiskaltza-eskaerak aditzera eman ziren: ministerio fiskalak erakunde terroristako kide izateagatik 10 urteko kartzela zigorra eskatzen zien denei eta bost urte gehigokoa lau auziperaturi fondo publikoen bidegabeko erabiltzeagatik. [[Dignidad y Justicia]] elkarteak arrazoi berberengatik 15 eta 23 urteko kartzela zigorrak eskatu zituen.
Udalbiltzaren kontrako ahozko epaiketa 2010eko[[2010]]eko uztailaren 15a eta urriaren 26a bitartean burutu zen, eta 2011ko[[2011]]ko urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Nazionalak Udalbiltzako auzipetu guztiak absolbitu zituen.
 
== Bigarren Aroa ==
Udalbiltza berrantolatu asmoz, [[2013]]ko [[martxoaren 2]]an ekitaldia egin zuten Euskal Herriko 600 hautetsitik gora. [[Usurbil]]go alkatea zen [[Mertxe Aizpurua]] hautatu zuten lehendakaritzarako. Berrantolaketak 1.227 hautetsiren (31 Lapurdikoak, 4 Nafarroa Beherekoak, 279 Nafarroa Garaikoak, 392 Bizkaikoak, 100 Arabakoak eta 412 Gizpuzkoak) eta Euskal Herri osoko 394393 udalerriren sostengua izan zuen, haien artean 153 alkaterenakalkaterena.<ref>[http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20130302/udalbiltza-se-reorganiza-hoy-con-la-alcaldesa-de-usurbil-mertxe-aizpurua-al-frente "Udalbiltza se reorganiza hoy con la alcaldesa de Usurbil, Mertxe Aizpurua, al frente"], Naiz.info, 2013ko martxoaren 2a.</ref>
 
2013 bukaeran 1.400 hautetsiren eta 176 alkateren babesa zeukan Udalbiltzak; haien artean [[Trebiñu]]ko alkatearena.<ref>[http://www.noticiascastillayleon.com/noticia/El-alcalde-de-Trevino-se-adhiere-a-la-asamblea-abertzale-Udalbiltza/48801/1/ El alcalde de Treviño se adhiere a la asamblea abertzale Udalbiltza], noticiascastillayleon.com, 2013ko azaroaren 28a.</ref>