Bizikleta bide: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Vrijliggend fietspad.JPG|220px|thumb|right|Belgikako bidegorria.]]
'''Txirrindularitza bidea''', [[Euskal Herria]]n '''bidegorri''' ere deituakdeitua, [[bizikleta]]z eta bestelako zikloetan ibiltzeko [[azpiegitura]] publikoa da. Bide horiek txirrindularientzat soilik nahiz bestelako garraio moduekin batera ([[oinezko]]ek edo [[auto]]ek, adibidez) erabili ahal izateko modukoak izan daitezke. Halaber, horretarako propio sorturiko bideak edo errepide zabalagoen zatiak izan daitezke. Oro har, bizikleta bidea bizikleten joan-etorria arautzeko seinale egokiak dituen [[kale]] edo [[errepide]] bateko edozein [[lerro (errepidea)|lerro]] izan daiteke.
 
[[Euskal Herria]]n bizikletentzako lehen bideak 1950eko hamarkadan sortu baziren ere, 1980eko hamarkadatik aurrera orokortu ziren, eta horietako askok [[zoladura]] gorriak zutenez, '''bidegorri''' hitza sortu zen haiek izendatzeko. Hala ere, bidegorri horiek ezaugarri jakin batzuk zituzten (gainerako garraio moduetatik bereizitakoak, [[espaloi]] gainean eraikitakoak askotan, bi zentzuetakoak), bizikleta bide guztientzako balio ez dutenak. Gaur egun bizikleta bide asko oraindik [[asfalto]] gorriz egin ohi da.