Black and Tans: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Irudi:Relief (6492236861).jpg|thumb|right|300px|Black And Tans talde bat [[1921]]eko [[apiril]]ean [[Dublin]] hirian.]]
 
'''Black and Tans''' ([[euskara]]z ''Beltz eta Kakiak'', [[irlandera]]z ''Dúchrónaigh'') [[1920]]-[[1921]] bitartean [[Irlanda]]n [[Royal Irish Constabulary]] poliziaren zerbitzupean ekintza bortitzak burutu zituen talde armatu paramilitar bat izan zen, honen helburua [[Irlandar Independentzia Gerra]]n parte hartu eta [[irlandar nazionalismo|irlandar nazionalistak]] ekintza bortitzen bidez kikiltzea izan zen. Halere, euren helburuen aurkako erantzuna jaso zuten, euren ekintza basatien ondorioz (jipoiak, bortxaketak, bahiketak, erailketak... barne) uharte osoan izua zabaldu eta hasiera batean neutral edo irlandar nazionalistei atxikimendurik erakusten ez zion irlandar biztanleriaren zati handi bat bereala irlandar errepublikarren alde eta britainiar agintaritzaren aurka jarri baitzen.
 
Black and Tans taldea [[Lehen Mundu Gerra]]n borrokan aritutako militar beterano eta erretiratuek osatu zuten, hauetako askok gerra hartako izugarrikeriak eta ankerkeriak ikusi eta jasan, eta oraindik oroimenen bizi-bizirik zituzten, sarritan arrazoi hori aipatu izan da irlandar zibilekin burututako euren izugarrikeriak azaldu asmoz. Britainiar Armadako uniformeen soberakinez era nahasian eta handik eta hemendik hartutako uniforme atalez jantzi ohi ziren, hauen kolore nagusiak beltza eta kaki koloreak zirelarik, hortik haien izena.