Uruguai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
97. lerroa:
[[1980]]ean militarrei esku handia ematen zien konstituzioari buruzko errefereduma egin zen, hautesleek atzera bota zutena. Militarrek [[Gregorio Álvarez]] jeneralari eman zioten lehendakari kargua eta demokrazia bideratzeko plana egin zuten, aginpidea zibilei itzultzeko. [[1984]]ko hauteskundeetan, 1971etik egiten ziren lehen hauteskunde demokratikoetan, Alderdi Gorriko [[Julio María Sanguinetti]] atera zen garaile, alderdi politiko guztiak onartuz eta preso politikoak askatuz militarren errejimenari amaiera eman ziona.
 
[[1990]]ean Alderdi Zuriko [[Luis Alberto Lacalle]] hautatu zuten lehendakari. [[1991]]eko martxoan [[Mercosur]] ekonomia elkartearen sortzaile izan zen, Argentina, Brasil eta Paraguairekin batera. [[1992]]ko abenduan biztanleen %72k legearen kontra eman zuten botoa. Hala eta guztiz ere, gobernuak aurrera jarraitu zuen zenbait enpresa pribatizatzeko asmoarekin, hala nola hegazkin konpainia, gasa eta iparraldeko azukre kanabera sailak. Gobernuaren erabakiak kontrako manifestazio eta higikunde ugari sortu zituen.
 
[[1994]]ko hauteskundeetan Julio María Sanguinetti hautatu zuten lehendakari boto gutxiren aldearekin. [[1996]]. urtearen erdialdean alderdi politikoen egiturak koloka larrian egon ziren, Lacalle presidente ohiaren emaztea eta bere hainbat laguntzaile ustelkeriaz salatu baitzituzten. [[1997]]n Uruguaiko ekonomiak onera egin zuen, eta inflazioa %4 jaitsi zen. [[1999]]an [[Jorge Batlle]] hautatu zuten lehendakari.
 
=== XXI. mendea ===