Miguel Delibes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
13. lerroa:
| sinadura = Firma de Miguel Delibes.svg
}}
'''Miguel Delibes Setién''' ([[Valladolid]], [[1920]]ko [[urriaren 17]]a - [[Valladolid]], [[2010]]eko [[martxoaren 12]]a) [[espainia]]r kazetari eta idazlea izan zen. [[1975]]etik aurrera [[Real Academia Española]]ko kidea izan zen. [[Asturiasko Printzea Sariak|Asturiasko Printzea Saria]] jaso zuen [[1982]]an, [[Espainiako Letren Sari Nazionala]] [[1991]]n eta [[Miguel de Cervantes saria]] [[1993]]an<ref>[http://www.bizkaie.biz/orokorra.php?atala=2&id=5977&sec=27&fecha=2010-06-02 Miguel Delibes idazlea hil da] Bizkaie.biz</ref>.
 
== Bizitza eta lanak ==
[[Valladolid]]eko unibertsitateko zuzenbide doktoregoa atera zuen, eta katedraduna izan zen hiri bereko merkataritza eskolan. Hiri bereko ''[[El Norte de Castilla]]'' egunkarian lan egin zuen, bai eta, [[1958]]tik [[1963]]ra, kazetaren zuzendaria izan ere<ref>[http://www2.berria.info/albisteak/39791/miguel_delibes_idazle_espainiarra_hil_da.htm Miguel Delibes idazle espainiarra hil da] Berria.info</ref>. Ángeles de Castrorekin ezkonduta egon zen eta zazpi seme-alaba izan zituzten. [[Heste lodi]]ko minbizia zuela eta, ebakuntza egin behar izan zioten [[1998]]an eta, 10 urte baino gehiago tumorearekin borrokan eman ondoren, [[2010]]ean hil zen, 89 urte zituelarik.
 
Delibesek sarritan aitortu bezala, haren bizitzako bi pasio nagusiak literatura eta [[eper gorri]]ak ehizatzea izan ziren. Kontraesankorra eman dezakeen arren, [[natura]]ren miresle eta defendatzaile handia izan zen, eta idazle moduan [[Gaztela]]ko landa-ingurua sarritan islatu zuen. Haren obrak ironia eta goxotasuna nahasten diren kronika herrikoiak dira gehienetan, gaztelania aberatsez idatziak.