Luca della Robbia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Luca della Robbia''' (Florentzia, 1399/1400 aldean – Florentzia, 1482) Pizkundeko italiar eskultore, zeramikagile eta zilargina izan zen. == Bizitza eta la...
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
7. lerroa:
Della Robiaren lehenengo obra ezaguna, eta ospetsuena, ''Cantoria'' da ([[1430]]), [[Santa Maria del Fiore|Florentziako katedraleko]] kantarien pulpitua. [[Donatello]]k egindakoaren bikia da, eta beste lan batzuetan ere jardun zuten biek batera. Della Robiaren pulpituak [[marmol]]ezko erliebe bikainak ditu. [[Metopa]] grekoen antzera moldatu zuen obra hau, eta panel elkarretatik berezietan zehar banatu zituen kantari eta musikarien erliebeak. Donatellok erabili zuen espazioaren kontzeptu bertsua erabili zuen, beste zenbait obratan bezala (adibidez, Florentziako katedraleko sakristia berriko atean), baina ez da haren dinamismoaren arrastorik ikusten. Izan ere, Della Robiak konposizioaren oreka bilatu zuen eta oso obra neurritsuak egin zituen.
 
Materialei dagokienez, terrakota erabili zuen batez ere (marmola baino merkeagoa eta lantzen errazagoa baitzen) eta bere obrak babesteko eta dotoretzeko esmalte beirakarak erabili ohi zituen. Horrek aukera ematen zuen pintura, eskultura eta arkitektura elkarri uztartzeko, eta horrela lortu zuen garai hartako artisten helburu nagusietako bat, hau da, artearen sintesia lortzea. Della Robiak teknika horri jarraituz egin zituen hainbat eta hainbat obra txiki, AinaAma Birjinaren eta Haurraren irudiak batez ere, eta ospe handia lortu zuen bere lantegiak. Baina, Luca della Robiak beste lan handiago batzuetan ere erabili zuen teknika hura, adibidez Peretolako[[Peretola]]ko Santa Maria elizako [[ziborioa]]n, [[Pazzi kapera]]ko tondoetan, etab.
 
Luca hil ondoren haren iloba [[Andrea della Robbia|Andreak]] jarraitu zuen osabaren lantegian lanean, eta terrakota beirakararen teknika industrializatu zuen arren, artelan bikainak osatu zituen hark ere, (Florentziako Errugabeen ospitaleko ([[italiera]]z: ''Spedale degli Innocenti'') erliebeak esaterako).
 
== Erreferentziak ==
16. lerroa:
{{commonskat}}
 
{{Bizialdia|1400koXIV. mendeko|1482ko|Robbia, Luca della}}
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Pizkundeko eskultoreak]]