Psikologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Psychology lotu du, Wikidataren arabera.
Assar (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa:
== Psikologiaren adar nagusiak ==
=== Psikologia klinikoa ===
Psikologia klinikoak oinarri psikologikoa duten estres eta disfuntzioak ulertzeko, prebenitzeko eta arintzeko moduak eta garapen pertsonala eta ongizatea sustatzeko moduak aztertzen ditu.
=== Hezkuntza psikologia ===
Hezkuntza psikologia gizakien ikasketa prozesua, hezkuntzako esku-hartzeek duten eragina, irakastearen psikologia eta eskolek erakunde gisa dute psikologia soziala aztertzen duen zientzia da.
=== Erakunde psikologia ===
Erakunde psikologiak kontzeptu eta metodo psikologikoak aplikatzen ditu giza potentzialak sustatzeko lantokian.
=== Gizarte psikologia ===
 
{{sakontzeko|Gizarte psikologia}}
 
[[Gizarte psikologia]] [[XX. mende]] hasieratik finkatutako psikologiaren adar garrantzitsua da. [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuetan]] garatu izan da nagusiki. Gizarte psikologiaren hastapenak psikologiaren beraren sorrerari loturik doaz, [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] bigarren erdialdean. [[1879]]an, horrela, [[Wilhelm Wundt]] psikologoak eta [[Leipzig]]eko ([[Alemania]]) lehen psikologia laborategiak gizarte psikologiara gerturatu ziren lehen lanak egin zituzten. Gizarte psikologia, diziplina akademiko gisa, [[Floy Allport]] estatubatuarrarekin sortu zen. Gizarte psikologia modernoari, halaber, [[Kurt Lewin]] alemaniarrak eman zion hasiera.