Desberdintasun ekonomikoaren neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
45. lerroa:
'''Lorenz kurba''' errenta txikieneko banakoen ehuneko guztietarako errenta osotik hartzen duten ehunekoak zehazten ditu. Horretarako banakoak errentaren arabera ordenatu, modu erlatiboan zenbatu, euren errentak metatu eta balio metatu horiek modu erlatiboan adierazten ditu; modu horretan ''(p, L(p))'' balio-bikoteak eskuratzen dira. Adibidez, ''(p=0.35, L(p)=0.1)'' balio bikoteak errenta txikieneko banakoen %35ak errenta osoaren %10 jasotzen duela adierazten du (ikus alboko irudia). Lorenz kurba gorakorra da, malda gorakorra (gero eta handiagoak diren errentak metatzen baititu). Berdintasun-egoeran Lorenz kurba bat dator lehen koadranteko diagonalarekin, egoera horretan ''(p, L(p))'' bikote bakoitzean ''p'' eta ''L(p)'' balioak bat baitatoz. Lorenz kurba beti doa diagonal horren azpitik eta hortik zenbat eta gehiago urrundu, zentszu zabalean, orduan eta kontzentrazio handiagoa dagoela esan daiteke. Lorenz kurbatik eratortzen diren desberdintasun-neurrietan gehien erabiltzen dena [[Giniren koefiziente]]a da.
 
=== Pen segizioadesfilea ===
 
{{sakontzeko|Pen segiziodesfile}}
 
'''Pen segizioadesfilea''' banakoak euren errentaren arabera eskala horizontal batean ordenatu eta eskala bertikalean haiei dagokien errentak irudikatzen dituen diagrama da, ezkerretik eskubira banako guztiek, euren errentaren araberako altueraz, [[desfile]]a egingo balute bezala. [[Jan Pen]] [[Herbehereak|herberetar]] ekonomialariak asmatutako diagrama honi ''nanoen eta erraldoi bakan batzuen desfilea'' ere deitu izan zaio, errentaren banaketan bakan batzuek errenta handia (desfilearen buruan, eskubian, altuera handiarekin) eta gehienek errenta txikia (desfilearen burutik atzeruntz, altuera txikiarekin) izaten dutelako.<ref>{{en}} {{Erreferentzia
|izenburua=A parade of dwarfs (and a few giants)
|izena=Jan
|abizena=Pen
|egunkaria=Wealth, Income and Inequality: Selected Readings
|urtea=1973}}</ref>
 
== Kontzentrazioa aztertzeko tresnak ==