Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lasa eta Zabala gogoratuz.jpg|thumb|250px|Lasa eta Zabalaren desagerpenaren 25. urteurrena oroitzeko elkarretaratzea, [[Tolosa]]n. Manifestariek bi hildakoen erretratuak daramatzate]]
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''' [[Euskal Herria]]n [[1983]] urtean [[ETA]]ren aurka izandako [[gerra zikin]]eko hilketa izan zen, non Espainiako Gobernuko kargu politiko eta [[Guardia Zibil]]eko agintari eta kide zenbaitek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] Ipar Euskal Herrian errefuxiatutako [[etakide]] gazteak bahitu, Guardia Zibilaren instalazioetan bortizki torturatu eta azkenik [[Alacant]]era eraman eta bertako landan [[erailketa|erail]] zuten. Bahiketa eta ondorengo erailketa estatuko aparatuek antolatutako [[GAL]] erakundearen lehenengo ekintza izan ziren.
 
Lasa eta Zabalaren hilketa espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Baina espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren, erantzule guztiak aske daude gaur egun.
 
== Joxean Lasa eta Joxi Zabala ==
 
'''Jose Antonio Lasa Arostegi''', ''Joxean'' ([[Tolosa]], [[1963]] - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) eta '''Jose Ignazio Zabala Artano''', [[ ([[Tolosa]], [[1963]] - [[Busot]], [[Alacant]], [[1983]]) [[ETA]]ko ''Gorki'' komandoa osatu zuten 1981 urtean, Iñigo Alonso Urangarekin eta beste etakide batekin aurrera. 1981eko azaroaren 6an, komandoaren lehen ekintzan, Tolosako San Frantzisko kaleko [[Lankide Aurrezki Kutxa]]ko bulego batean atrako-saialdia egin zuten, baina poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren, Iñigo Alonso atxilotu eta komandoko beste kideek ihes egin zuten. Joxean Lasa eta Joxi Zabala Ipar Euskal Herrira ihes egin eta euskal errefuxiatuen kolektiboan integratu ziren.<ref>{{es}} [http://www.elmundo.es/nacional/lasa-zabala/sentencia/ampliacion5.html Lasa eta Zabala auziaren sententzia], ''El Mundo'', 2013-10-17an kontsultatua.</ref>
 
== Gertakariak ==
[[1983]]ko [[urriaren 16]]ko 00:30 aldera, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibil]]ek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko [[ETA]]ko kideak bahitu zituzten [[Baiona]]n, haien lagun batek ikastolen aldeko jaialdi batera joateko utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, bahitutako gazteak [[Donostia]]ra eraman eta Guardia Zibilak [[Aiete]] auzoan duen [[La Cumbre (Aiete)|La Cumbre]] jauregian sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere.
 
Gau horretan bertan, [[Oñati]]n [[Guardia Zibila]]ren konboi bat erasotu zuten eta gizon bat hil zen. [[PSOE]] alderdiko [[Julen Elorriaga]]
43 ⟶ 47 lerroa:
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda|2}}
 
== Bibliografia ==
 
* Galtzaundi 289 (2008-11-07)