Neurketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Lineale.jpg|thumb|250px|Erregelak neurketarako ohiko tresnak dira]]
 
'''Neurria''' [[sistema]]objektu fisikoeneta fenomenoen propietate behagarrien estimazio kuantitatiboa da. '''Neurketa''' neurriak burutzearen ekintza eta horren ondorioa da. Neurria [[patroi]]tzat hartzen den [[unitate]] eta neurtu nahi den propietatearen arteko konparaziotik eratortzen den ratioaren bidez adierazten da. Adibidez, objektu baten luzeraren neurketa hasiera eta amaierako puntuen arteko tartea eta luzerarako neurtze-unitate estandarren arteko konparatzean datza. Unitate bat adostasunez ezarri behar da neurketarako erreferente bera erabiltzen dela ziurtatzeko. Adostasun eta hitzarmenez erabakitako unitateen multzoa [[unitate sistema]] da. Neurriak, gehienetan, [[zenbaki erreal]]en bidez agertzen dira baina noizbait [[zenbaki konplexu]]ak erabili beharra dago ([[inpedantzia]] elektrikoaren kasuan). Zenbakiarekin batera neurketetan konparazioan erabili den unitatearen laburdura ere jarri beharra dago.
 
Bestalde, neurketak [[errore]]-maila bat izaten duenez, neurketa batzuen adierazpenetan errore-tarteak ere azal daitezke. Erroreen kontrola eta neurketak nola burutu behar diren aztertzen dituen zientzia-arloa [[metrologia]] da.