Bastidako judu hilerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa:
'''Bastidako hilerri judua''' [[Bastida (Nafarroa Beherea)|Bastidan]] ([[Nafarroa Beherea]]) kokaturik dagoen hilerria da, elizaren hego-ekialdean, hilerri kristauaren ondoan. Herrian egon ziren [[Espainia]] eta batez ere, [[Portugal]]eko [[judu]] [[sefardi]]en hilerria izan zen, inguruko lurraldeetan eta agian, Frantzia osoan, jarritako lehena. Bertako hilobirik zaharrena 1620koa da, eta berriena, [[1785]]ekoa. [[Bidaxuneko hilerri judua|Bidaxunekoaren]] antzera, [[Agramondar|Agramont jaunak]] emandako baimenarekin eraiki zen.
 
Hasieran, itxuraz konbertitu ziren baina euren erlijioaerlijioan ezkutuan praktikatzenaritzen zuten juduen hilerria izan zen, eta 1659an bihurtu zen hilerri judu (orduan hasi ziren izen juduak agertzen hilobietan). [[XVIII. mende]]tik aurrera, komunitate juduaren garrantzia gainbeheran hasi zen, herriaren gainbeherarekin batera. [[Frantziar Iraultza]]ren garaian 6 judu besterik ez zirenzen geratzen hirian. Utzita egon zen denbora askoan eta [[nazi]]ek [[1941]]ean hilerria profanatu egin zuten. 1962 eta 1964. urteen artean Gerard Nahon-ek hilerrian zeuden 62 hilobiak ikertu zituen. Horietatik hamazortzitan, data egutegi hebraikoan dago idatzita.<ref>{{fr}} [http://www.flickr.com/photos/10699036@N08/2421014827/sizes/l/in/photostream/ Hilerriko informazio panela]</ref>
 
1988ko otsailaren 1ean monumentu historiko izendatu zuten eta gaur egun, edonork bisita daitekedezake eta [[Baiona]]ko kontsistorio juduak kudeatzen du.
 
== Erreferentziak ==