Astrud Gilberto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 21 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q230401 orrian
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Astrud Gilberto 1966.jpg|thumb|Astrud Gilberto, Amsterdam 1966]]
'''Astrud Gilberto''' brasildar abeslaria da ([[Bahia]], 1940). Bahian jaioa izan arren, oso gazte zela Rio de Janeirora aldatu zen bere familia. 1963. urte inguruan hasi zen musikaren mundua ezagutzen, eta hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako lehen arrakasta, mundu osoan ospetsu egin zuena, [[Stan Getz]] jazzeko amerikar musikagileak, [[João Gilberto]]k (garai hartan senarra zuen Astrud Gilbertok) eta [[Antonio Carlos Jobim]]ek elkarrekin grabaturiko disko bati esker. Hiru musikagileek disko hartan sartu zuten gerora mundu guztian ezaguna egin den ''A garota de Ipanema''; (Ipanemako neskatxa) abestia, eta Getzi abesti haren parte bat ingelesez abestuko zela bururatu zitzaiolarik, Astrud Gilbert aukeratu zuten pasarte hura abesteko. Astrudek ez zuen esperientziarik abeslari gisa, eta zenbaiten ustez halabehar hutsez aukeratu zuten bera, baina haren ahots epel magikoa mundu osoan egin zen ezaguna. ''Ipanemako neskatxa'' abestiari Grammy saria eman zioten 1964an eta ''Getz/Gilberto'' diskoa aukeratu zuten urteko diskorik onena. Harrezkero bakarkako saioak egin zituen Astrud Gilbertok 1965ean ''The Astrud Gilberto Album'' eta ''The Shadow of Your Smile'' diskoekin, eta 1970eko hamarraldian musika idazten hasi zen. Hurrengo hamarraldietan hainbat bira eta disko egin ditu.