Tsunami: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Tsunami'''a olatu edo olatu talde bat da, itsasoko ur kopuru handia bertikalki eta laster desplazatzen denean sortua. Fenomeno natural hau lurgaineko zein itsaspeko [[lurrikara]], [[luizi]], [[sumendi]] erupzio zein [[meteorito]] handien talka batek sortua izan daiteke. Itsaspeko eztanda atomikoek ere sortu omen ditzakete. Horregatik, nahiz eta olatu erraldoi itxura izan, ez dira egiazko olatuak, hauek haizeak eragindakoak baitira.
 
[[Image:Hokusai-fujibigTsunami by hokusai 19th century.pngjpg|thumb|right|360px| ''Kanagawako uhin handian'' (Kanagawa-oki nami-ura 神奈川沖 浪裏) XIX mendeko ukiyo-e edo zur-irarlan ezaguna, Katsushika Hokusai artista japoniarrak egina. Bertan tsunamia haizeak sortu eta xaxatutako olatu erraldoi bezala irudikatzen da, ez benetan den lur mugimendu handi batek sortutako itsas mailaren goratzea bezala]] Hitza japonieraz da: portu (tsu, 津) eta uhin edo olatu (nami, 波 edo 浪). Hitza guztiz euskaratu da, ohiko forma hartuz: tsunami bat, tsunamia, tsunamiak (ahoskatu, askotan, txunami diogu). [[Japonia]]ko arrantzaleek sortu zuten hitza, noizean behin portura itzultzean kaiko inguruak urak suntsituta aurkitzean, nahiz eta haiek olatu bakar bat ere ez nabaritu itsasoan zeudenean. Tsunamiek uhin garaiera (anplitude) txikia dute itsaso barruan eta uhin luzera handia (maiz ehunka kilometro luze), horregatik nabarigaitzak suertatzen dira itsasoan, pasatzen den konkortxo samur bat bezala agertuz.
 
Fenomeno hau sarrien pairatzen duen eskualdea [[Ozeano Bare]]ko kostak dira, bertan kokaturik baitago “suzko lerroa” edo aktibitate sismiko handien duen bi plaka tektonikoen talka lerroa, batez ere [[Asia]]ko ekialdea.