Tajikistan: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
48. lerroa:
[[Fitxategi:Fan Mountains300.jpg|thumb|left|300px|'''Tajikistan''' lurralde menditsua da. Irudian, [[Pamir]] eskualdeko mendiak.]]
Oso lurralde menditsua da; izan ere, lurraldearen erdia baino gehiago 3.000 m-tik gorakoa da. Asiako erdialdeko [[Tian Shan]] mendikate handiaren mendebaldeko eta hegoaldeko mendiek (Kuramin, Mogoltau, Turkistan, Zeravshan, Gissar eta [[Alai mendiak|Alai mendien]] parte batek) hartzen dute Tajikistango iparraldea eta erdialdea, eta beti elurretan dagoen Pamir-Alai mendialdeak hego-ekialdea. Mendi garaienak [[Pamir]] mendialdeko iparraldeko Lenin (7.135 m) eta Komunismo edo Ismoil Somoni (7.495 m) dira. Hego-mendebaldea, erdialdeko Gissar mendien eta Afganistanekin muga egiten duen Panj (edo [[Amu Daria]]) ibaiaren artekoa, sakanez eta oso ibar zabalek ebakitako mendi txikiagoz osatua da. Ibarrek lurraldearen % 10 hartzen dute, baina biztanleen % 90ren bizitoki dira. Handienak iparraldeko
Tajikistanek [[klima kontinental]]a du mendialdean eta [[subtropikal]]a ibarretan. Ibarrek oso uda bero eta lehorrak dituzte, eta negu gogorrenetan -20 °C-ko hotza ere izaten da. Iparraldean ([[Khujand]]en), batez beste, 27 °C-ko beroa dute udan, eta -0,9 °C-ko hotza neguan; hego-mendebaldean ([[Kuljab]]en), 30 °C eta 2 °C dira uda-neguetako batez besteko tenperaturak. Euri gutxi izaten da: 150-200 mm. Lurralde garaietan ([[Murgab]]en), berriz, -20 °C inguruko neguak izaten dira, baina -46 °C eta gehiagoko hotza ere egiten du, eta euri gutxi. Nolanahi ere, mendebaldeko haize hezeek 800-1.500 mm bitarteko elurra uzten dute mendi garaienetan. Lurraldearen egitura eta klima direla eta, Tajikistanen 5.000 landare-espezie baino gehiago hazten dira. Basoak lurraldearen % 4 hartzen du; gainerakoak belardiak, zuhaixkak eta sastrakadiak dira.
|