Luchino Visconti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
17. lerroa:
Neo-errealismora bueltatu zen, [[1960]]ean Rocco eta bere Anaiak zuzendu zuenean. Filmean [[Italia]] hegoaldeko inmigranteek [[Milan]]era bidaiatzen dute, etorkizun hobe baten bila. Geoffrey Nowell-Smith biografialariak esan zuen "Visconti neo-errealismorik gabe, expresionismorim gabeko Lang edota formalismorik gabeko Eisenstein baten modukoa da".
 
[[1960ko hamarkada]]n zehar, Viscontiren filmak pertsonalagoak bilakatu ziren. ''[[Il Gatopardo (filma)|Il Gattopardo]]'' (Lehoinabarra), [[1963]]ean egin zuen, eta [[Sizilia]]ko aristokraziaren gainbehera jorratzen du. [[Burt Lancaster]] aktore estatubatuarra izan zen filme honetako protagonista, Don Fabrizio printzearen paperean.
 
Filma AEBn eta Erresuma Batuan banatu zen, baina Twentieth-Century Fox produktoreak asko murriztu zuen luzeera, zati osoak ezabatuz. Gainera, bikoizketa oso era txarrean egin zuten. Honengatik guztiagatik Viscontik Il Gatopardo (Lehoinabarra) filma arbuiatu zuen.