Galitzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
8. lerroa:
Herrialde [[eslaviar]] hau hainbat gizatalderen igarobide eta pausalekua izan da historian zehar. Bestalde, toki estrategikoa izanik, banaketa politiko ugari izan ditu, [[Polonia]], [[Errusia]] eta [[Austria]]ren artean batez ere.
 
[[IX. mende]]tik aurrera [[Kieveko Rusa]]ri loturik egon zen. [[1349]]an [[Kasimiro III.a Poloniakoa|Kasimiro III.a Handia]] [[Polonia]]ko erregeak Galitziako mendebaldea bereganatu zuen. Ekialdea, berriz, [[Lituaniako Dukerri Handi]]aren barnean gelditu zen.
 
Poloniako lehenengo zatiketak ([[1772]]) [[Austria]]ren menpean utzi zuen. Austriak ''Galitzia eta Lodomeriako Erresuma'' izena eman eta hiriburua [[Lviv]]en ezarri zuen. 1809an, Napoleon [[Wagramgo bataila]]n nagusitu eta gero, [[Polonia]] ([[Varsoviako Dukerri Handi]]a) eta [[Errusia]] jabetu ziren Galitziaz, [[Vienako Batzarra]]k ([[1915]]) Austriari itzuli zion arte.