Ernest Hemingway: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 108 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q23434 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
21. lerroa:
Ernest Hemingway Oak erdiko klaseko familia batean jaio zen. Bere inguruko gazteek egin ohi zutenaren kontra, unibertsitatera ez joatea erabaki zuen, eta kazetari lanean hasi zen. [[Lehen Mundu Gerra]]n anbulantzia gidari gisa parte hartu zuen, Italiako frontean. Gerrak eragin handia izan zuen haren bizitzan eta lanbidean : zauritu egin zuten, eta aurrerantzean, heriotzaren gordintasuna topatzeak eraginda beharbada, biolentziaren eta arriskuaren aurrez aurre egotea bilatu zuen modu ia obsesiboan, heriotzari aurre egiteko. Osatu zenean ezkondu eta Europara joan zen zenbait egunkaritako berriemaile gisa. Parisen, han hartu baitzuen etxea, literatura munduko jendea ezagutu zuen, bere aberrikide erbesteratuak besteak beste : sintaxiaren artean maisu izan zituen [[Gertrude Stein]] eta [[Ezra Pound]], [[Francis Scott Fitzgerald]] eta Steinek [[belaunaldi galdua]] definitu zuen garaiko gainerakoak.
 
1925ean gerrako heroi gazte baten nortasuna moldatzen duten ipuin bilduma argitaratu zuen, ''In Our Time'' (Gure garaian), eta hurrengo urtean, [[zezenketa]]ren mitoak erakarrita, Estatu Batuetako bikote baten Paristik [[Iruñe]]rako bidaia kontatzen duen ''The Sun Also Rises'' (1926, Eguzkia irten ere egiten da) eleberriarekin irakurleen behin- betiko onespena jaso zuen. [[Eleberri]] horretan finkatu zen ''belaunaldi galdua'' esaldia, handik aurrera Estatu Batuetako 1920 ondoko intelektualak izendatzeko erabili zena. Eleberri horrek bazituen, dagoeneko, Hemingwayren kontakizunen bi ezaugarri nagusiak : bere estilo arina, zehatza eta aldi berean lirikoa, batetik; eta bizitzari buruz zuen ikuspegia, bestetik; izan ere, Hemingwayk etengabeko arriskutzat hartzen baitzuen bizitza, bakoitzak buru belarri murgildu behar zuen [[abentura]]tzat, heriotzari aurre egiteko adinako adorea eta bihotza izatera iristeko.
 
''Men without women'' (1927, Gizonak emakumerik gabe) ipuinei eta gerrako oroitzapenetan oinarrituta moldatu zuen ''A Farewell to Arms'' eleberriari (1929, Agur armei) ere oso harrera beroa egin zioten kritikariek eta irakurleek. Haren zezenzaletasun handia ''Death in the Afternoon'' (1932, Heriotza arratsaldean) liburuan irudikatu zuen, zezenketa arriskuaren artea gisa erakutsiz, eta mundu horretan indarrean dauden balio [[tragiko]]ei buruzko azterketa zorrotz bat eginez. Haren heste zaletasunetako batzuk ehiza, arrantza eta bidaiak izan ziren, eta Afrikan egin zituen ehizaldietan oinarrituta idatzi zuen ''Green Hills of Afrika'' (1935, Afrikako muino herdeak) eta bere eleberri labur ederrenetako bat, ''The Snows of Kilimanjaro'' (1936, Kilimanjaroko elurrak). Afrikako ehiza istorio horietan Hemingwayk heste pertsonaia bat bezala agertu zuen bere burua kontakizunean, adorea eta trebetasuna eskatzen duten jokabide zailei aurre egiteko gauza den idazlearen heroi ospea handituz, eta bizitzea eta idaztea elkarren artean behin eta berriz gurutzatuz. 1938an ere haren [[ehiza]]ldi eta zezenketetatik edo pairatu edo ikusi zuen sofrimendutik sortutako kontakizun bilduma bat argitaratu zuen, ''The first fortynine stories'' (1938, Lehen berrogeita bederatzi istorioak); kontakizun horietan erabiltzen duen hizkuntza moldea XX. mendeko prosaren eredu hoberenetako bat da.