Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 42 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q69883 orrian
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-behin-betiko +behin betiko)
15. lerroa:
Arestian aipatutako bi esparruok, historikoki, kausa eta ondorio erlazioa bazuten ere, egun Lurralde-antolamendua deritzon diziplinan bateratzen dira. Berton, balizko lurralde batek bere garapenerako nahi duen lurralde-eredua erabakitzen da, eta neurri aproposak hartzen dira asmoa aurrera ateratzeko. [[Euskal Herrian]], [[Nafarroako Lurralde-Estrategiak|Nafarroako Lurralde-Estrategia]] (NLE), edo EAEko [[Lurralde-Antolamendu Artezpideek|Lurralde-Antolamendu Artezpideak]] (LAA) lurralde-eredu jakin bat proposatzen dute, eta, aldi berean, eredu hori gauzatzeko lanabesak edo gidalerroak aurkeztu. Legedi horren esanetan:
 
{{esaera|''LAAetan gaur egungo lurralde-eredua zuzentzeko jarduera-multzo konbinatu eta sinergikoa proposatzen da, etapa neoindustrialeko euskal gizartearen behar eta asmoekin bat eginez.''|Lurralde Antolamendurako Artezpideak, Eusko Jaurlaritza|<ref name="ftn2"><sup>''Eusko Jaurlaritza, Lurralde Antolamendurako Artezpideak. 28/1997 Dekretua, otsailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak behin- betiko onesteko dena.''</sup></ref>}}
 
1997an argitaratutako 28/1997 dekretuan, otsailaren 11koa, Lurralde-Antolamendurako Artezpideak edo gidalerroak argitaratzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Hauek aurrean jartzen zituzten ereduak Euskal Hiria ezizena hartu zuen, eta euskal hiriburuen gune-anitzeko sistema zuen helburu. Egitura polinuklearra proposatzen zuten gidalerrook, inguru [[abiotikoa|Abiotiko]] eta [[biotikoa|Biotiko]] gainjarriz eta EAEko lurralde eskualde funtzionaletan zatituz. [[Nafarroako Foru Erkidegoan|Nafarroako Foru Erkidegoa]], aldiz, 35/2002 foru-legeak lurralde-antolakuntzaren kezka azalarazten zuen, eta Nafarroako Lurralde Estrategiari irekitzen zion bidea.
242. lerroa:
{{esaera|''Ezin da ukatu dinastia barrokoen botere zentroek, geroz eta botere absolutu handiagorekin, Erdi Aroko hiri libreen bizitza autonomoa ahultzen dutela.''|Fernando Chueca Goitia|<ref name="ftn30"><sup>''Chueca Goitia, Breve historia del urbanismo, 139.</sup></ref>.''}}
 
''Resindentzstädt'' hauek, erregeren behin- betiko kokalekuak, hirigintza laborategietan bihurtu ziren, hala nola [[Aranjuez]], Versailles edota El Prado.
 
Gobernu absolutuek bilatzen zuten, hortaz, zenbat eta botere zentralizazio handiagoa; garai horietan sortu zen merkataritza-kapitalismoa, armada profesionalak eta burokrazia zentralizatua. Asmakizun berri horiek guztiek udaletxeen boterea txikitu zuten, hau da, XVI. mende arte nagusi izan zen erakunde politikoarena, hain zuzen ere.
282. lerroa:
Ondoren, euskal hiri nagusien zabalguneen azalpen labur bat aurkezten da:
 
* '''Bilboko zabalgunea:''' Bilboko plangintzaren aurrekari bat 1801 dugu, aurkeztu zen ''Puerto de la Paz ''proiektuan hain zuzen ere. Proiektuak bigarren portu bat sortzeko proposamena luzatzen zuen eta, nahiz eta alboratua izan zen, hiriaren eraldaketa eta handitze prozesuaren abisua zen. Handitze honek demografiaren eztanda izugarria zuen arrazoi, 2,5ko proportzioan hain zuzen ere<ref name="ftn39"><sup>Montero, ''Historia general del País Vasco'', 339.</sup></ref>. Modu horretan, Bilboko hiribilduak jaso zuen baimena Abando, Deustu eta Begoñako udalen lurrak bereganatzeko. Pablo de Alzola eta Ernesto de Hoffmeter bide-ingeniari eta Severino Achucarro arkitektoaren eskutik etorri zen behin- betiko proiektua, eta errege dekretu bitartez onartu zen, 1876an. Morfologikoki, Bilboko zabalgunea [[Bartzelona]]ren ildo bertsuak jarraitzen zituen: erretikulaz osotutako bilbea bi diagonalez dago zeharkatua, itsas-adarraren formari egokitzeko zenbait etxe-irla traza irregularrak eta bihurriak hartzen badute ere. Konposizioaren zentroa eta ardatza izaki, Federico Moiua plaza eta On Diego Lopez Haroko kale nagusia dira nabarmengarriak.
 
* '''Donostiako zabalgunea: '''Frantsesak hiritik bidaltzeko batailan, 1813an ingeles eta portugaldar tropek hiria sutan utzi zuten. Egun alde zaharrean kokatzen diren [[Santa Maria basilika|Koruko Andre Maria]] eta [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente]] elizak, [[San Telmo museoa|San Telmo]] komentua eta Trinitate kalea (gaur eguneko Abuztuaren 31 kalea) besterik ez ziren salbatu. Alde zaharraren berreraiketa [[Pedro Manuel Ugartemendia]]ri egokitu zitzaion. 1854an Donostia Gipuzkoako hiriburu bilakatu zen, eta urte batzuk geroago, eta betiere demografia hazkundeak bultzatuta, [[Antonio Kortazar]]-ek udalak antolatutako lehiaketa irabazi zuen, ''Porvenir'' izena zeraman proposamenarekin. Bertan, 30 metro bide 15 metroko etxe-irlek lotura bat ezarri zuten harresiak eraitsi berriak zituen alde zaharra, ibaia eta portuarekin. Aipagarria da hasierako plangintzan agertzen den Gipuzkoa plaza<nowiki>; arkupez itxitako plaza Kortazarren diseinuaren araberakoa izan zen (</nowiki>Alderdi Eder, Artzain Onaren katedrala eta beste hainbeste mugarri donostiar ez bezala), eta [[Jose Eleuterio Eskoriatza]] tolosarraren obra izan zen. Eskoriatza 1864an udal arkitektoa izan zen izendatua, baina 3 urte besterik ez zituen karguan eman, osasun arazoak zirela medio. 1867 eta 1888 bitartean eraikitako plazak Espainiak Plaza Nagusien tankera jarraitzen zuen.<ref name="ftn40"><sup>Miguel Artola (argit.), ''Historia de Donostia-San Sebastián'' (Editorial NEREA, 2004), 304.</sup></ref>
 
* '''Iruñeko zabalgunea:''' Iruña XVI. mendetik zen harresiz babestua; armadak, segurtasun arazoak argudiatuz, harresien eraispenaren kontra agertzen zen. Geroago heldu zen eraispena egiteko aukera: [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfontso XII.aren]] bisita batek aldaketei hasiera eman zien; Ingeniarien-Komandiantzak, 1888an, balizko irtenbide bat proposatzen du zabalgunerako. Bertan, ardatza baten inguruko bost etxe-irla poligonalez osotutako ordenazioa aurkezten da. Erdiko etxe-irla zabalagoa izango da, eta harresien ondoko eremua militarren erabilerako lagako da. [[Julián Arteaga]]ren udal arkitektoaren eskutik etorriko da behin- betiko proiektua. 1891an burutu zen hasierako zabalgunea ahalbideratu zuen eraispen partziala. Bigarren zabalgunea hegoaldeko harresia eraitsi ondoren burutu zen, 1915an, [[Serapio Esparza]]ren proiektu batekin batera.
 
* '''Gasteizeko zabalgunea:''' Arestian deskribatutako hirietan ez bezala, Gasteizeko estreinako zabalgunea ez zen planta berritik eratu, jada martxan zeuden ekimenen bideratzea besterik ez zen izan. Bigarren gerrate karlistak demografia hazkunde bat sortu zuen 1860 eta 1877 urteren bitartean. Horri erantzuteko, kolonizazio eta azpiegituren eraketa lanak burutu ziren. 1865ko zabalgunearen planoak ez ditu aurreko adibideen irizpideak beteko -erretikula, hiri-bilbe uniformea-, aurretik bidean zeuden ekimenak bideratzeko borondatea baizik Bide nagusi bat marraztu zen, gerora Dato kalea izenarekin ezagutuko zena -egungo Geltoki kalea-, eta hortik hirigunea tren geltokiarekin lotuko zen, hegoaldera zabaltze prozesua borobilduz. Sare irregular honek kale eta etxe-irla zabalera txiki samarrak sortu zituen, 11 eta 16,50 metro bitartekoak. Hala ere, XIX. mendeko burgesiak eredua berea bihurtuko du, eta balio izango zuen 1947ko Zabalgune proiektua aurkeztu arte, [[Julian Apraiz|Julian]] eta [[Miguel Apraiz]] arkitektoen obra zena<ref name="ftn41"><sup>Javier Mozas eta Aurora Fernández, ''Vitoria Gasteiz: guía de arquitectura'' (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1995).</sup></ref>.