Israelgo historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
47. lerroa:
 
Israelek lortu zuen egun gutxitan [[Sinaiko penintsula]]tik eta Golanetik jasotako erasoei aurre egitea, eta gerra amaitu zenean lurralde okupatuak bere menpe jarraitu zuten. Hala ere, gerra honek krisi ekonomiko sakona ekarri zuen herrialde kapitalistetara, petrolioaren prezioak ikaragarri igo baitziren arabiarren boikoten ondorioz.
 
== Egiptorekin bakea ==
 
[[Egipto]]ko buruzagi [[Anwar al-Sadat]]ek, [[Israelgo Lehen Ministroen zerrenda|Israelgo lehen ministro]] [[Menachem Begin]]en gonbiteari erantzunez, [[Jerusalem]] bisitatu zuen 1977an. Sadatek [[Israel]]en izateko eskubidea onartu eta Knesset edo parlamentuan hitzaldi garrantzitsua egin zuen, bakea eta adiskidetzea eskatuz. Hala ere, Israelek Sinai, Zisjordania, Gaza eta Golan konkistatzea gaitzetsi zuen.
 
1978ko irailean [[Jimmy Carter]] [[Amerikako Estatu Batuak|AEB]]etako lehendakariak [[Egipto]] eta [[Israel]]en arteko bake plana adostu zuen Begin lehen ministroarekin. Era berean, akordio hori gainerako estatu arabiarrengana zabaltzea pentsatu zen, behin hauek Israelen izaera onartu ondoren.
 
Akordio hori Begin eta Sadatek izenpetu zuten Camp Daviden ([[Amerikako Estatu Batuak|AEB]]). Horren ondorioz, 1982an Israelek Sinaiko penintsula itzuli zion Egiptori, eta herrialde bien arteko harreman diplomatikoak ezarri ziren.
 
[[Arabiar Liga]]k akordio hau erabat gaitzetsi zuen. Hori dela eta Egipto erakundetik kanpo bota zuten eta herrialde honen kontrako boikota hasi zuten. Sadat presidentea ere, desfile militar batean zegoela, tirokatu eta hil egin zuten.
 
== Libanoko Gerra ==
 
1948ko gerraren ondoren ([[Lehen Gerra arabiar-israeldarra]]) Israel eta [[Libano]]ren arteko muga nahiko segurua zen. Hala ere, 1970ean [[Jordania]]k errefuxiaturik zituen hainbat ekintzaile kanporatu zituen, eta hauek Libano hegoaldean ezarri ziren. Hortik, Israelgo iparraldea erasotzen zuten sarri. 1978an Israel Libanoko hegoaldean sartu zen terrorista palestinarren aurka eraso egiteko. Hala ere, [[Nazio Batuen Erakunde]]ak hartutako erabaki bati jarraituz, Israel Libanotik erretiratu zen.
 
Hala ere, Palestinaren Askapenerako Fronteak Israel erasotzen eta Libanoko armada kristauaren aurkako ekintzak egiten jarraitu zuen. 1982an Israel berriro sartu zen Libanon, PAFko gerrilak deusezteko asmoz. Gerra honek Israelen bertan ere krisi gogorra eragin zuen, hildako asko izan baitzituen armadak.
 
1982an PAFa Libanotik erretiratu zen, eta [[Amerikako Estatu Batuak|AEBen]] bitartekaritzaz Israel eta Libano akordio batera iritsi ziren. Nahiz eta [[Siria]]ren eraginez Libanok ez zuen ituna berretsi, Israelek tropak erretiratu zituen 2000. urtean, [[Ehud Barak]] lehen ministroaren aginduz.
 
== Ikus, gainera ==