Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Europako Energia Atomikoaren Erkidegoa''' edo ('''EURATOM''')<ref>{{Erreferentzia |egilea= EIMA | izenburua = Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak |url = http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf | eskuratze data = 2013-02-26}}</ref> [[Europako Batasun]]eko kideek osatutako nazioarteko erakundea da. [[1957]]ko [[martxoaren 25]]ean sortu zen, [[Erromako Ituna (1957)|Erromako Itunen]] baitan. EBtik aparteko erakundea den arren, [[1965]]eko [[apirilaren 8]]ko [[Bruselako Ituna]]ren ondorioz [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]rekin eta [[Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa]]rekin guztiz batu ziren bere antolaketa egiturak.
 
EURATOMen helburua energia atomikoaren barne merkatu seguru bat sortzea izan zen, baita Erkidegoko herrien artean merkataritza atomikoa bultzatu eta soberakinak kanpoko herrialdeetara modu koordinatuan saltzea ere.
 
Zenbaitzuen ustez, EURATOM egitura EBren barnean sartu beharko litzateke guztiz, aparteko egitura izateari utzi eta EBren baitan funtzionatzeko ([[Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa]]k [[2002]]an egin bezala). Baina beste batzuen arabera, energia atomikoa arautzeko erakunde hau EBren baitan sartzeak zenbait estatutan Batasunaren kontrako jarrera indartuko luke, [[energia nuklear]]raren eztabaida pil-pilean jarriz.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
[[Kategoria:Europar Batasuna]]