El Niño: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
23. lerroa:
==ENSO gertaera==
 
Ozeano Bareko tropikoetatik lurburuetarako latitudeetaraino antizikloi zelulak dira nagusi; zelula horietan Ekuatore alderako alisioak sortzen dira. [[Antizikloi]] zelulek ekuatoreko aldean ekialdetik mendebalderako haizeak eratzen dituzte, eta haize horiek itsaso aldera jotzen dute antizikloi zelulekin batera, ekuatorearen [[paralelo]]an ekialde-mendebal norabideko bi itsaslaster paralelo eratuz (Ekuatore iparraldeko eta Ekuatore hegoaldeko [[itsaslaster]]rak, hain zuzen). Itsaslaster horiek ur epelez kargatuta daude, ur epela Ozeano Barearen mendebaldean pilatzen da, eta pilatze horren ondorioz Asiatik Ameriketara 5-6° ipar latitudera doan Ekuatoreko kontrako itsaslaster bat eratzen da, [[Erdiko Amerika|Erdiko Ameriketara]] eta [[Mexiko]]ra iristen dena. [[Hego Amerika-|Hego Ameriketa]]ko kostaldean, ordea, ez da joera hori betetzen eta ur hotzeko itsaslasterra da nagusi.
 
[[Txile]]ko kostaldean goi latitudeetatik iristen dira ur hotz horiek, hego-mendebaldeko haizeekin batera; iparralderago ipar-mendebaldeko norabidea hartzen du haizeak eta ''upwelling'' delako fenomenoa eragiten du [[Peru]]ko kostaldean: fenomeno horren ondorioz oso ur hotza izaten da inguru horretan, batez ere 15-20° hego latitudeen artean. [[Hego Hemisferio]]ko udan (urtarrila-martxoa) Ozeano Barearen hegoaldeko antizikloiak hego-mendebalderantz egiten du.
39. lerroa:
''El Niño'' izena eman zioten gertaera horri [[espainia]]r konkistatzaileek. El Niño itsaslaster epela eta, oro har, ahula zen, eta Ekuador hegoaldean eta Peru iparraldean agertzen zen [[Eguberri]] aldera, horregatik jarri zioten izen hori. Inguru horretako ur azalean Humboldt itsaslaster hotza, elikagaiez betea, mugitzen da, horrek [[fitoplankton]]a elikatzen du, eta horrela antxoa sardak hazten dira. Eguberrietan ur epela iristean uraren elikagaiak gutxitu egiten dira, eta horrek arrantza jarduera jaitsiarazten du. Peruko iparraldera bitarteko ura bakarrik epeltzen da, ordea, eta martxoa-apirila bitartean berriro iristen da ur hotza eremu horretara ere. Ur epelarekin batera, bestalde, itsasoaren eta kontinentearen arteko haize erregimena aldatu egiten da. Horrela, apiriletik aurrera kontinentetik itsaso aldera jotzen du haizeak, eta urte amaiera aldera haize jario hori eten egiten da, eta kontrako joera ere hartzen du. Gertaera hori Indietako zenbait bidaiarik eta kronikagilek aipatu zuten, eta horrek aukera eman zion Fray [[Tomas Berlanga]]koari 1535ean [[Galapago uharteak]] aurkitzeko, haren itsasontzia otsaila amaieran Panamatik Ekuadorrera abiatu ondoren aldatu egin behar izan baitzuen hasierako norabidea.
 
Tarteko tenperatura ohi baino askoz ere garaiagoak, euri gogorrak eta uholdeak gertatzen dira eremu horretan, hau da, giroaren erabateko aldaketa gertatzen da; aldaketa horren ondorioz [[plankton]] asko hiltzen da, eta horrek kalte egiten dio (ura gaixotu egiten dela esaten da, [[azido sulfhidriko]]ek usteldu egiten baitute) Humboldten itsaslasterrarekin eratutako [[kate trofiko]]ari edo elikaduraren kateari (izaki bizi bakoitzak bere beharrak asetzeko elikagaiak bilatu behar ditu, eta beste izaki batzuk janez lortzen du behar hori asetzea. Elikaduraren kate horretan izaki mota batzuek beste mota batzuen beharra duten egoerari deritzo kate trofiko edo [[elikadurarenelikadura kate]]a).
 
[[Arrantza]]n eta arrantzarekin loturiko jardueretan ere arazo handiak izaten dira, eta itsasoko hegazti asko hiltzen dira. Aldiz, eta nahiz eta arrantzan hondamen handiak izaten diren, ENSOren indar handiko ekinaldiak eragiten duen udako euria onuragarria zaie landei, eta [[alubioi]]ek hondamena ekartzen ez badute, edo guano (itsasoko hegaztien [[guano|zirin]]a, [[ongarri]] gisa erabiltzen dena) gehiegi sortzen ez bada, nekazaritzako uzta hobetu egiten da.
56. lerroa:
 
Ikusten denez, gertaera honen arrazoiak eta xehetasunak ez dira zehatz-mehatz ezagutzen oraindik.
 
==Ondorioak==