Eguraldi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
Normalean "eguraldiak" elementu [[meteorologia|meteorologiko]] hauen aktibitatea luzaro gabe erakusten du. Epea luzeago bada (zenbait urte) [[klima]] deritzogu eta [[klima]] hori ikertzen duen [[zientzia]] [[klimatologia]] da. Gaur egun [[klima]] aldaeren ikerketak modan daude ([[klima aldaketa]]).
 
==Klima eta eguraldia==
 
Eguraldia, [[troposfera]]ren egoeran, haren energia egoera eta egoera horrek sortzen dituen gertaerak zehaztuz, une jakin batean eragiten duten faktoreen ekintzaren emaitza da (lurraren azaletik gertuen dagoen egurats geruza da troposfera; han gertatzen dira eguraldia eta klima eragiten dituzten gorabehera guztiak). Horren arabera [[meteorologia]] aro jakin baten egoera jakin bat Lurreko hainbat tokitan gerta daiteke, hartarako behar diren baldintzak gertatzen baldin badira, betiere. Baina azken batean eguraldia ez da leku jakin batean (ohi ez bezala agian) gertatzen ari den zerbaiten une-uneko argazkia baizik, eta leku horretako historia naturalaren une hori ezagutaraztea da duen balio bakarra. [[Izadi]]a hobeto ezagutu nahian, gertaera jakin hori maiz gertatzen den ala ez (eta, orobat, denboran zehar zer bilakaera izan dezakeen) jakitea da zientzialariei interesatzen zaiena.
 
Lurrean leku eta une jakin batean gertatzen den eguraldia bere energia egoeraren ondorio da. Bi faktore mota nagusiren arabera aldatzen da eguraldia denboran zehar. Urtearen iragaitzari lotua dagoen erregulartasun zikliko bat duten eragileek eragile multzo bat osatzen dute, eta multzo hori osatzen dutenen artean [[Eguzki]]tik datorren energia da eragile nagusia. Erregulartasunik gabeko kausa zorizkoek osatzen dute, berriz, bigarren multzoa. [[Hodei]]ak dira multzo horretako adibide bat; troposferara iristen den energia kopuruan eragina duen gertaera maiztasun jakinik gabeko bat dira, alegia.
 
Bi faktore mota horien elkar eragin bateratutik konbinazio jakin bat gertatzen da une bakoitzean, eta hori da, hain zuzen, eguraldia deitzen dena. Lehenengo faktoreak besterik izango ez balitz, egoera erregularki aldatuko litzateke denboran zehar, eta horrek argi eta garbi aurre ikus daitezkeen gorabehera batzuk mugatuko lituzke, bilakaera grafikoak marrazten eta aldaketa formulak ondorioztatzen lagundu beharko liguketen gorabehera batzuk, hain zuzen. Bigarren faktore taldeak, berriz, zera eragiten du: alegia, une jakin bakoitzari balio bat egokitu ordez egoera multzo bat egokitzen zaiola, eta egoera multzo horretatik bakar bat gauzatzen dela, aldiko. Eta hala, zenbait urtetako irailaren 10eko egunen multzoan, adibidez, energia egoerak guztietan egoera bera zehaztuko lukeen arren, nekez aurkituko dira bi egoera berdin.
== [[Lurra]]ren eguraldia ==
23 ⟶ 31 lerroa:
* {{eu}} [http://www.euskalmet.euskadi.net/s07-5853x/eu/meteorologia/home.apl?e=8 Euskalmeten webgunea]
* {{en}} [http://www.ogimet.com/index.phtml.en Ogimet Lurraren eguraldi interneten]
{{lur}}
 
== Ikus, gainera ==