Frantzisko Zubiaurre "Kiriko": berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
24. lerroa:
[[1891]] urtean hartu zuen Donostiako traineruaren ardura, [[Luis Karril]] berak aholkatuta, eta urte horretan bertan Kontxako Bandera irabazi zuen. [[1892]]an, bi patroi donostiar handiek elkarren kontra jokatu zuten, eta ''Kiriko'' nagusitu zitzaion Karrili. [[1894]]an irabazi zuen hirugarren bandera.
 
Hurrengo urtean, 1895ean, traineru donostiarrei debekatu egin zitzaien parte hartzea, denetan nagusi baitziren (7 edizio jarraian irabazi zituzten 1894 arte, jarraian irabazitako Kontxako Banderen errekorra), eta antolakuntzak inguruko herrietako traineruak parte hartzera anima zitezen nahi baitzuen. ''Kiriko''ren garaipenak ordea ez ziren amaitu, 1910eko hamarkadaren bukaeran berriro ere traineruaren gidaritza hartu eta Kontxako bi bandera gehiago ([[1918]] eta [[1920]]<ref>[http://donostiarrakarraunean.blogspot.com.es/2012/09/ei-sanjuandarrak-1879-eta-1920ko.html] Kirikok 1920an irabazitako Kontxako Banderari buruzko artikulua.</ref>) eta Abrako bandera sonatua (1919) lortu baitzituen. Bilboko bandera horretan egin zuen hain famatua den "Kirikoren ziaboga".
 
== Ikusi gainera ==