Julen Gabiria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
19. lerroa:
== Bibliografia ==
 
1973ko urtarrilaren 19an jaioa, Galdakaon, idazle bizkaitar hau soziologian lizentziatua eta enpresa zientzietan diplomatua da. Gaur egun, Labyru Ikastegian itzultzaile lanetan aritzeaz gain, idazlea ere bada, eta jada bi liburu kaleratu ditu: Connemara gure bihotzetan (2000. urtean) eta Han goitik itsasoa ikusten da (2004. urtean); 2001. urtean idatzi zuen Iparragirre biografiaz gain. Baditu, hiru lan hauez gain, zenbait euskal liburu bildumatan bere kontribuzioak ere, hala nola: Euskal idazleen ipuin erotikoak (Txalaparta, 1998), Bilbao: ipuin biltegia (Alberdania, 2000), Bero hezeak (Txalaparta, 2001), Marihuanazko bufandak (Txalaparta, 2002) eta Ipuin izugarriak (Elkar, 2004).
Bere lehenengo argitalpena 2000. urtean izanik, beste lan batzuetan ere aritu izan da; besteak beste gidoilari bezala ETBko Hasiberriak eta Baietz gogoratu produkzioetan 2000 eta 2002 urteak bitartean. 2003 urteko urtarriletik Bilboko Irakurlearen Tartea solasaldietako solasaldietako gidari bezala ere ikusi izan dugu. Horretaz aparte, blogaria izan zen 2005 eta 2006 urteak bitartean, noiz Lagun batek esan dit… izeneko web orrialdean bere burutapenak idatzi izan zituen garai batez.
Itzultzaile lanari ekinez, ingelesezko pare bat liburu eta antzerki obra itzuli izan ditu, euren artean J.M. Barrieren Peter Pan in Kensington Gardens eta Peter and Wendy liburuak eta Shakespeareren sonetoetan oinarritutako L.O.V.E antzerki obra.
Literatur eta antzerki generoei egindako kontribuzioa ikusita, hainbat sariren jabe egin da, Connemara gure bihotzetan saritu duen Zazpi Kale Saria (2001), adibidez.
 
http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/julen-gabiria-lara
 
=== Eleberriak ===