OK korral: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
23. lerroa:
Zarautzen (Gipuzkoa) sortu zuten OK Korral rock-and-roll taldea, 80ko hamarkadan. Rock-and-roll, rockabilly, folk eta country eraginak batu zituen, bi diskotan: [[O.K. Korral]] ([[Elkar]], 1986) eta [[Beti gogor beti mozkor]] (Elkar, 1989). Horrelako doinuak -euskalbilli deitzen zioten taldeekideek- euskaraz jorratzen lehenengo taldea izan zen. Taldea desegin eta gero, taldekide batzuek Labanak sortu zuten.
 
Humedecidos taldetik sortu zen O.K. Korral, 1985. urte aldera. Humedecidosen estiloa anbiguo samarra zela eta, taldearen izena aldatu, musika ildoa zehaztu (rock-and-rolla, rockabillya, countrya...), eta gaztelaniaren ordez euskaraz abestea erabaki zuten [[Lou Olangua]] (ahotsa), Eba (bateria), Dani Ulazia (gitarra) eta Goiko (baxua) taldekideek. Euskal rockaren lehenengo emakume abeslarietakoa izan zen Lou Olangua. Berehala, Iñaki Brakamontek Goiko ordezkatu zuen baxuan, eta laukote horrek kaleratu zuen lehen diskoa, 1986an: O.K. Korral (Elkar). Grabazioaren soinu akustikoak country musikaren jitea nabarmendu zuen Euskal Herriko baserri, traktore eta ukuiluetan girotutako kantuetan. Oihartzun handia izan zuen diskoak, "Baserriko neskatilak", "Mendi gainean" eta "Bule, bule" abestiei esker. Azken hori Domingo Samudio Texasko kantariaren Woolly bully abestiaren moldaketa zen, baina ez zen bertsio bakarra: Link Wray ("Komantxe"), Wilko Johnson ("Paradisua"), Glenn Moore & Milton Subotsky ("Tren bakartia") eta Chuck Berry ere ("Tximu gorri") bere egin zituen laukoteak. Mikel Insausti zinema kritikari eta Big Crunch, The Covers eta Lusty Men taldeetako kide ohiak idatzi zituen hitzetako batzuk.
 
Diskoa kaleratu eta berehala, Ebak taldea utzi eta Albertok haren lekua hartu zuen. Geroago, Iñaki Brakamonteren ordez Fermin Iraola sartu zen taldean. Laukote horrek grabatu zuen Beti gogor beti mozkor bigarren diskoa, 1989an. Diskoak hiru bertsio jaso zituen: "Rumble" (Link Wray), "Jo Mari, jo" (The Stranglers) eta "Txanogorritxu" (Ronald Blackwell). Mendiko baserritik kostaldeko tabernetara eta girora jaitsi zen taldea bigarren disko honetan, eta sexuari, alkoholari, rock-and-rollari eta zinemari (John Huston...) buruzko erreferentziez jositako kantuak idatzi zituen.