Izaro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
23. lerroa:
 
Triangelu itxura duen eta luzetara zabaltzen den uhartea dugu. Ipar-mendebalde - Hego-ekialde-ko norabidea hartzea du, alde altuena eta zabalena hego-ekialdeko aldea delarik. Bere alde zabalenean 150 m hartzen ditu eta bere luzera 675 m-takoa da, bere altuera maximoa 44,5 m-takoa delarik. Ipar-mendebaldeko punta "Artxikote" izenaz ezagutzen da. Uhartearen ipar-mendebaldean eta bertatik 200 m-tara "Potorro-harri" edota "Harri-ederra" izenez ezagututako harkaitza aurkitzen da. Hego-ekialdean ontziraleku natural bat dago, Izaroko "portua" bezala ezagutua.
 
[[Fitxategi: Izaro Bermeo.jpg|thumb|250px|Izaro uhartea [[Bermeo]]tik ]]
Goikaldeko lautadan frantziskotarren komentu bat eraiki zen eta XVI. mendean Sir Francis Drake-k eraitsi zuen. Komentua behin eraitsita (aztarna gutxi batzuk aurkitzen dira) eta Urdaibai Biosfera Erreserbako patronatuak debekatu zeuenerarte, uhartea gazteen kanpaldietarako leku bilakatu zen.
 
31. lerroa:
 
Inguruko herritarrek uhartearen jatorriaren inguruan gogoeta ugari egin dituzte; Laga hondartzatik ikusita, Ogoño lurmuturraren itxura bera antzeman dakioke, hori horrela izanik askok garai batean bertatik eroritako lur zatia dela pentsatu dute. Edozein kasutan, uharteak berdintasun geologikoa "Antzoras"-ko puntarekin mantentzen du, hau da, itsasadarraren eskuineko aldearekin.
 
 
 
== Madalen Eguna ==
[[Fitxategi:Izaro itsasotik.jpg|thumb|250px|Izaro irla itsasotik ]]
Uhartearen jabetzaren inguruan [[Bermeo]]ko hiribilduaren eta [[Mundaka]]ko elizatearen arteko gatazka eman izan da. Herri biek historian zehar gatazka desberdinak izan dituzte euren arteko lurralde - mugak ezartzeko, bien arteko maila ezberdinaren ondorioz, modu horretan Mundakak bere lurraldea defendatzen zuen Bermeoren aurrean. Gatazka hauek Bizkaiko Batzar Nagusietara ere heldu ziren eta lurralde - mugak ezartzeko batzorde bat eratu zen, baina hala ere ez ziren guztiz konpondu gatazkak. Horren adibide dugu Diminigus ([[Demiku]]-ren kasua, zeinen lurrak Bermeokoak diren eta eliza Mundakaren parrokiaren eskumenean dagoen.
[[Fitxategi:Izaro island 2.JPG|thumb|250px|Izaro irla [[Ibarrangelu]]tik ]]
Beharbada gatazka haien ondorioz sortu zen gaur egun oraindik autore batzuek defendatzen duten Izaroko estropadaren legenda. Legenda horren arabera, uhartearen jabetza zehazteko bermeotarrek eta mundakarrek estropada bat egitea proposatu zuten Elantxoberen zuzendaritzapean, izan ere nahiz eta hasieran herri honek ere uhartearen jabetza lortu nahi izan, bere nahiari utzi zion.
 
43 ⟶ 39 lerroa:
 
Urtero, uztailaren 22an, Santa Maria Madalena egunean estropada gogoratzen da Bermeo, Mundaka eta Elantxobe arteko anaitasun jai baten bitartez. Ekintza nagusian, Bermeoko alkateak, egun horretan Mundakako eta Elantxobekoa ere izango denak, teila bat botatzen du uhartearen aurrean honako esaldi hau esanez: "Honaino heltzen dira Bermeoko itxuginak". Ekintza honen bidez uhartea Bermeorena dela gogoratzen da. Gero, uhartearen tontorrean ikurrina eta Bermeoko bandera jasotzen dira.
 
== Iruditegia ==
<gallery>
[[Fitxategi: Izaro Bermeo.jpg|thumb|250px|Izaro uhartea [[Bermeo]]tik ]].
[[Fitxategi:Izaro itsasotik.jpg|thumb|250px|Izaro irla itsasotik ]].
[[Fitxategi:Izaro island 2.JPG|thumb|250px|Izaro irla [[Ibarrangelu]]tik ]].
</gallery>
 
== Ikus, gainera ==
50 ⟶ 53 lerroa:
* [[Bizkaiko kostaldea]]
 
{{commonskat|Izaro Island}}
{{Atari|Euskal Wikiatlasa|Euskal Herriko Wikiatlasa}}
 
{{Euskal Herriko uharteak}}