Pierre Laffite: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Kategoria:Euskal Herriko itsasgizonak aldatu eta Kategoria:Euskal Herriko itsaslariak kategoriara eraman da
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
28. lerroa:
* [[Saint-Domingue]]n<ref>Hau da, [[Haiti]] independentea bihurtu baino lehenagoko kolonia frantsesa.</ref> jaio zela dioenik ere bada. Hortik joko zuen [[Louisiana]]ra, frantses kolono askok garai horretan egin zuten bezala.
* Jack C. Ramsayk, horiez gain beste aukera batzuk ere aipatzen ditu: [[Urduña]] ([[Bizkaia]]) edo Westchester konterria ([[New York (estatua)|New York]] estatua).
* Bertrand Guillot de Suduiranten<ref>Ikus "Bibliografia".</ref> teoria: berak eskuratu duen eskuizkribu baten arabera anaien gurasoak ''Antoine Lafite'' eta ''Guillomette Chataigné'' [[Bordele|bordelesak]] ziratekeen eta '''Pierreren''' jaiotza urtea [[1772]] zatekeen. Testu berean Pierrek Europatik [[1810]]ean alde egin zuela ageri da; anaiak [[New Orleans]]en [[1804]]an zeudela jakina denez, teoria honek kale egiten du.
* William C. Davisek zenbait datatan emaitza sinesgarriagoa uzten duen teoria landu du: [[Paulhac]]en<ref>[[Medoc]] eskualdean, [[Bordeleko ardoa]]ren eremuan.</ref> edo bere ingurumarietan ([[Okzitania]]) jaioa izango zen, gurasoak ''Pierre Lafitte'' eta bere lehen emazte ''Marie LaGrange'' zituela; ama bera jaiotzean hilko zen, teoria honen arabera. Davisek berak aitortzen du datu asko falta zaizkiola bizitzaren lehen hogei urteetatik.
 
Geuk, ordea, [[Louis-Jean Calvet]] frantsesak bere [[1998]]ko ''Barataria'' [[eleberri]]rako burutu zuen ikerketa lana hobetsiko dugu; liburuan bertan aztertutako dokumentazio guztia eta aurretik zeuden beste teorien kontraesanak azaldu zituen. Komentatzen duenez hainbat hiritako Herriko Etxeetara eskakizun berbera egin<ref>Esaten duenez, eskaera hori egin zuen lehena izan zen, bere harridurarako.</ref> eta gero [[Biarritz|Biarrizko]] artxibotik izen horiek zituzten bi anaiaren berri dagoela adierazi zioten; Calvetek zuhurki aipatzen du ezin dela erabat ziurtatu bi anaia hauek "baieztatu nahi direnak" direla baina adinei buruzko data eta datu guztiak koherenteak dira Ameriketan jasotzen diren kontrastatutakoekin, beste teorietan gertatzen ez den bezala. Hipotesi biarriztarraren arabera '''Pierre Laffite''' [[1773]]ko [[azaroaren 2]]an jaio zen hiri [[Lapurdi|lapurtarrean]] eta bere gurasoak Laurens eta Marie izan ziren; azken hau Dagerre edo momentuko frantses grafian ''Daguerre'' deitura zuena. Aita "Candele" etxekoa zen eta lanbidez [[itsasontzi]] kapitaina.
 
=== Ameriketan ===