Mohenjo-daro: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: ar:موهينجو دارو
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
27. lerroa:
Lehenengoa, igerileku antzekoa zen. Dimentsioak: 12m luze, 7m zabal eta 2,4m sakon. Tankea alde guztietatik, hegoaldetik izan ezik, [[zutabe]]z inguratuta zegoen. Hori dela eta, arkeologoek pentsatzen dute eraikinaren sarrera hegoaldetik zegoela. Zutabeak, hiru egitura kontzentrikoetan antolatuta daude.
 
Marshallen arabera, ura zetorren Putzu batetik, alboko gela txiki batean kokatuta, eta bazter bateko isurbidera zihoan. Isurbidea, pasabide arkitektonikoki landua izango zen, gizon bat erraz sartzeko modukoa.
 
Bainu nagusiaren Mendebaldean, Bihitegia (Wheelerren arabera) zegoen. Gehienez [[zur]]ez egindako egitura handia zen, baina teilatu lauaz estalita. Estalia oso astuna zela omen da, zutabe askoren aztarnak aurkitu zituztelako. Dimentsioak: 50m luze eta 27m zabal, 1350 m2 inguru. Goiko partean aireztapen [[ubide]]ak aurkitu ziren.
37. lerroa:
Beheko hirian, etxe handienak 20 gela ingurukoak dira eta estantziak patio baten edo batzuen inguruan ordenatuak zeunden. Patioetan eskaileren aztarnak aurkitu dira, beraz teilatu laua edota pisu altuak zeuzkaten etxeek. Biztanle txiroenak gela bateko etxeetan bizi omen ziren. Pezu edo [[adreilu]] gordin zen eraikuntzaren material nagusia.
 
Kale ugarik adreiluz egindako [[estolda]]k zeuzkaten, erregistroarekin. Etxeak komunak zituen, zeramikaz egindako ontziekin, gero kaleko estoldetan husteko eta garbitzeko.
 
Beheko hiriko kale nagusia, 9,5m zabalera zeukan. Hiria iparretatik hegoalderantz zeharkatzen du eta zoladura zeukan. Beheko hirian, eltzegile, tindalari, errementari eta artisauen lantegiak zeunden. Material inportatuak lantzen zituzten, komertzioaren froga. Besteak beste, merkataritza, nekazaritza, eta artisautza ziren bere lanbide nagusiak.