Lola Flores: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: be-x-old:Лёля Флёрэс
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
Lola Flores San Miguel auzo flamenkoan jaio zen, [[Jerez de la Frontera]]n, [[1923]]ko [[urtarrilaren 21]]ean. Ez zituen 12 urte eta dantzari ezaguna zen bere hiriko giro artistikoan eta, hasiera hartan, [[Concha Piquer]]ren eta [[Estrellita Castro]]ren abestiak interpretatzen zituen. Asko ziren Lola [[ijito]]en etniakoa zela pentsatzen zutenak, baina berak beti egin zion uko iritzi honi. Andaluziarra bai, baina ez ijitoa, zioen. Hala ere, andaluziar ijitoen musika eta kulturarekin bat egin zuen.
 
[[1939]]an, 16 urte zituenean, [[Jerez de la Frontera|Jerezeko]] Villamarta Antzokian egin zuen debuta, Rafael Ortega, Custodia Marchena eta Melchor de Marchena gitarraren ''Luces de España'' ikuskizunean. ''Bautizá con manzanilla'' abestu ohi zuen han.
 
Arrakasta handienak [[Manolo Caracol]]ekin lortu zituen eta, [[1951]]ra arte harekin egin zuen lan.
48. lerroa:
=== Aurkezlea ===
Bizitza osoan izan zen telebistan gertu ikusten zen artista, baina, 90eko hamarkadan, aurkezle izatera iritsi zen.
[[Telecinco]]ko ''El tablao de Lola'', Antena 3eko ''Sabor a Lolas'' ([[1992]]-[[1993]]) eta [[TVE]]ko ''Ay Lola Lolita Lola'' ([[1995]]) izan ziren programak, azken biak alaba Lolita Floresekin batera. Azken programa bertan behera geratu beharrean izan zen, 13. emanaldian, Lolaren gaixotasunak okerrera egin baitzuen. Hasieran zutik abesteko pentsatuta bazegoen ere, artistak aulkia eskatu zuen eta, besoa ia geldi eta ezinean, abesteari ekin zion, baina ezin izango zuen aurreikusitakoa bukatu.
 
Azken egunak iritsi arte arituko zen Lola kanta eta dantza.