Lepantoko gudua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
| oharra =
}}
'''Lepantoko gudua''' berebiziko garrantzia izan zuen [[itsas gudu]]a izan zen, [[1571]]ko [[urriaren 7]]an gertatu zena [[Korintoko golkoa|Lepantoko golkoan]], [[Naupakto]] hiriaren parean (modu erratuan Lepanto deitua), [[Peloponeso]] eta [[Epiro]] artean kokatua, [[Grezia]] kontinentalean.
 
Gudu honetan [[turkiar]] [[otomandar]]rek kristau koalizio baten aurka borrokatu zuten, [[Liga Santua (1571)|Liga Santua]] deitua, [[Espainia]]k, [[Venezia]]k, [[Genova]]k eta [[Aita Santuen Lurraldeak]] osatutakoa. Kristauak garaile irten ziren, soilik 30 [[galera]] turkiar salbatu zirelarik. Honela, turkiarren espansionismoa geldiarazi zen mendebaldeko [[Mediterraneo itsasoa]]n zehar. Gudu honetan [[Miguel de Cervantes]]ek parte hartu zuen, zauritua izan zena, bere ezkerreko eskuaren mugikortasuna galduz, honen ondorioz "Lepantoko besomotza" ezizena jaso zuelarik. Idazle honek, gudu hartan borrokatu izanaz oso harro zegoena ''iraganeko mendeek ikusi zuten eta datozenek ikusiko duten aldirik gailen eta gogoangarriena'' bezala adierazi zuen.
43. lerroa:
Veneziak potentzia kristauei laguntza eskatu zien, baina soilik [[Pio V.a]] aita santuak erantzun zien. Aita Santuak Espainiako erregea ere konbentzitu ahal izan zuen lagun zezan, eta turkiarren aurka borrokatzeko armada bat osatu zen. Armada hau [[Suda]]ko portuan bildu zen, [[Kreta]]ko Kandia uhartean.
 
* Veneziaren aldetik 136 galera, 11 [[galeaza]] eta 14 ontzi zeuden, Jeronimo Zanne, Antonio de Canale eta Jacobo Celsiren agindupean.
* Aita Santuaren armada [[Marco Antonio Colonna]]ren agindupeko 12 galeraz osatua zegoen.
* [[Filipe II.a Espainiakoa]]k [[Joan Andrea Doria]]k (hildako [[Andrea Doria]]ren iloba zena) zuzendutako 50 galera eman zituen, Colonnaren aginduetara jarri behar zuena.