Igaraba arrunt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Erantsia: an:Lutra lutra
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
[[Fitxategi:Otter in Southwold.jpg|thumb|left|250px]]
 
Gorputz luzanga du, eta [[gorputz-adar]]rak motzak eta sendoak proportzioan. Burua zabala eta zapaldua du, lepoa ez du bereizia, eta muturra biribildua eta ukimenarekiko sentikorrak diren bibrisa ugariz hornitua (muturrean, ahoan eta barailan); hauek begietan eta besaurreetan ere ageri dira. Belarri oso txikiak ditu, ile azpian ia ezkutatuak. Buztana zabala eta zapaldua da oinarrian, eta zorrotz samarra muturrean. Oinazpi biluziak ditu. Bost hatzak mintz interdigital batez elkartuak ditu aurreko eta atzeko oinetan<ref name=RuizOlmo>Ruiz-Olmo, 2007</ref>.
 
Ilea oso motza, konpaktua, kolore lustreduna du ilaun trinko eta motza ezkutatuz. Kolorea arrea edo kanela kolorekoa du, grisera pasatuz azpialdean, eta argiagoa, ia zuria, [[papar]] aldean. Kumeen ilajea helduena baino ilunagoa da<ref name=RuizOlmo/>.
29. lerroa:
== Banaketa ==
 
Banaketa [[Paleartiko]]a duen espeziea, Afrika iparraldea eta eskualde Indo-Malaysiarraren zati bat barne. XX. mende erdira arte [[Iberiar Penintsula]] osoan agertzen zen baina 1950etik aurrera egundoko beherakada jasan zuen, bereziki inguru populatuenetan<ref>Blas Aritio, 1970</ref>.
 
1980ko hamarkadaren amaieran populazioaren gorakada bat nabaritzen hasi zen, eta gaur egun arte mantendu da joera hori. Gorakada horren isla, hiri handitatik pasatzen diren ibai askotan aurkitu da igaraba azken urteetan Espainian eta Euskal Herrian. Edonola ugariagoa da Iberiar Penintsularen mendebaldean (bere habitata jarraiagoa baita) ekialdean baino, eta oro har, hiriak eta gizakiak asko populaturiko inguruak baztertzen ditu<ref>Ruiz-Olmo eta Delibes, 1998</ref>.
40. lerroa:
[[Fitxategi:Empreintes de loutres.jpg|thumb|upright=0.75|right|Arrastoa ibai ertzean]]
 
Igaraba [[ekosistema urtar]]retako espeziea da, eta kostatik goi-mendietaraino banatzen da. Habitat naturalen artean ibaiak, arroak, [[aintzira]]k, [[padura]]k eta uraren presentziadun ia edozein leku erabiltzen ditu. Ondorioz, [[urtegi]]etan ere ager daitezke, eta baita [[ubide]]tan, putzuetan, golf-zelaitako lakuetan eta beste ingurune artifizial askotan ere. Urtegiak, eta ibai eta arroak konbinatzen ditu lehenengoan janaria eskuratuz eta besteetan ezkutalekua. Bere habitat-hautaketari buruzko ikerketek faktore garrantzitsuenak elikagaien eskuragarritasuna (horretarako uraren presentzia) eta ezkutalekuen presentzia direla esaten dute. Landarediaren presentzia ez da beharrezkoa ezkutaleku askoko ingurutan edo harrapakinen presentzia mugatzen ez duenean, bestalde ezkutaleku gutxiko ingurunetan landaredi-estaldura dentsoa oso garrantzitsua da igarabarentzat. Inguru itsastarretan berriz beharrezkoa izango da ibai edo arroren baten bokalearen presentzia gorputzetik gesala garbitu ahal izateko (Ruiz-Olmo, 2007).
Igaraba goi-mendietan bizi daiteke baina arraroa da 1500-1800 m-tik gora bizitzen eta 800-1000 m-tik gora ugaltzen aurkitzea. Kumeak beren kabuz ibiltzeko gai direnean eta gorago elikagaiak eskuragarriago badira egingo dute ugaltzeko mugatik gora. Altitude handietan igarabaren presentzia azaltzen duten faktoreak ondorengoak dira: elikagai ugari egotea, uretara sartzea eragozten duen izotzik ez egotea eta oztopo handiak ez egotea ([[ur-jauzi]]ak, [[presa]]k arroiletan...) (Ruiz-Olmo, 2007). Igarabak gehiago agertzen dira altitude hauetan anfibioak ugaltzen diren garaian<ref>Lizana eta Perez-Mellado, 1990</ref>.
50. lerroa:
== Ugalketa eta ontogenia ==
 
Igaraba urteko edozein momentutan ugal daiteke, eta zikloa bere harrapakinak ugari diren garaietara egokitzen du. Kumaldia galduz gero berriz ugaltzen saiatzen da. Ernaldiak bi hilabete iraun ohi du eta 1 - 5 kume izan ditzake kumaldiko, baina normalean 1 - 2 izaten dira. Habitataren kalitateak paper garrantzitsua jokatzen du kumeen superbibentzian, hau baldintza normaletan oso altua da dispertsio adina arte (Ruiz-Olmo, 2007).
 
Ernaldiak bi hilabete irauten du, gero 2 - 3 hilabete egoten dira ezkutalekuan eta beste 8 - 12 hilabete amarekin, hau da, dispertsioan hasten diren momentua arte. 12 - 14 urtera heltzen dira gehienez (Ruiz-Olmo, 2007).
 
== Bizimodua ==
Normalean ilunabarrekoa edo gautarra bada ere, badira leku batzuk jarduera nahiko egunekoa dena. Arrak nahiko lurraldekoiak dira, eta eme bat edo gehiagoko lurrak zaintzen dituzte; kilometro dezente ibiltzen dira ibaian zehar (Jiménez, 2005). Dispertsio-adinaren atariko kumeak dituzten emeek janari eta ezkutaleku ugariko inguru lasaiak bilatzen dituzte, eta asko murrizten dira bizi-eremuak kasu hauetan<ref>Ruiz-Olmo et al, 2005</ref>.
 
Espezie bakartia da araldian kenduta, eta emeak kumeak dituztenean. Ezkutaleku asko erabili ohi dituzte (haitzak, landaredia, sasiak, zuhaitzen sustrai eta zurtoinak...), askotan egunean bat, kumatzen ari direnean kenduta<ref>Jiménez, 2005</ref>.