Greg Louganis: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.3) (robota Erantsia: ar:غريغ لوغانيس
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Greglouganis.jpg|thumb|Gregory Louganis]]
 
'''Gregory Efthimios "Greg" Louganis''' ([[El Cajon]], [[Kalifornia]], [[1960]]ko [[urtarrilaren 29]]a) estatubatuar kirolaria da, [[tranpolin-jauzi]]laria. Aita [[samoa]]rra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin-jauzian, eta hamasei urte zituela, [[1976ko Udako Olinpiar Jokoak|Montrealgo Olinpiar Jokoetan]] (1976) parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. Urrezko domina irabazi zuen plataforma-jauzian. [[1984ko Udako Olinpiar Jokoak|Los Angelesko jokoetan]] (1984) eta [[1988ko Udako Olinpiar Jokoak|Seulgoetan]] (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin- eta plataforma-jauzietan. 1988an utzi zituen kirol-lehiaketak, eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle gisa. 1994an, [[New York]]eko Gay Jokoetan parte hartu zuen, [[homosexual]]a zela erakutsiz. Hurrengo urtean, [[HIES]] gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}