Gero (Axular): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Musde H (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
22. lerroa:
'''''Gero, bi partetan partitua eta berezia'''''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> —laburturik, maiz '''''Gero''''' izenaz aipatua— [[Axular|Pedro Agerre ''Axular'']] [[euskal idazle]]ak idatzitako liburu nagusia da, bai eta [[euskal literatura]] osoko maisulan handienetarikoa ere. Axular hil baino urtebete lehenago argitaratu zen, [[1643]]an, [[Bordele]]n, [[lapurtera]] klasikoan idatzirik.
 
Lehenengo edizio hartatik zenbait ale kontserbatzen dira, bost edo sei apika. Urte batzuk geroago bigarren edizio bat kaleratu zen.
 
Erlijio betekizunak geroko uzteak dakartzan kalte eta zorigaitzez dihardu liburuak; gizakiak, luzamendutan ibili gabe, Jainkoarengana bihurtu behar duela, alegia. Izenburuak «bi partetan partitua» dela aipatzen duen arren, liburu bakarra baizik ez da ezaguna ([[Piarres Lafitte]]k bi parteak batera eta nahasian ageri direla dio, baina iritziak bereiz dabiltza, [[Luis Villasante]] bigarren partea betiko galdu delakoan baitago). Obrak ez du mistizismo apurrik ere erakusten; aszetikako egia bat azaldu, erakutsi eta frogatu nahi du, eliz pulpitutik ari bailitzan taxutua.