Ehun (biologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
{{lanean}}
[[Irudi:EmphysemaPeripheral Hnerve, andcross Esection.jpg|thumb|250px|[[BirikaNerbio ehun]] ehunarenaren ebaketa fina.]]
 
'''Ehun''' biologikoak [[zelula]] interkonektatu multzoa da, [[organismo]] batean antzeko funtzioa betetzen dutenak.
15. lerroa:
* '''[[Nerbio ehun]]a''' - [[Garun]]a, [[bizkarrezur-muin]]a eta [[nerbio periferiko]]ak osatzen duten zelulak dira.
 
===Enbriogenesia===
 
Obulu eta espermatozoide bat elkartzerakoan zelula berri bat sortzen da, honek garapen prozesu bat jasatzen du, enbrio garapena deritzona eta lau etapetan zatitua dago: segmentazioa, morfogenesia, bereizketa eta hazkundea.
 
Lehendabizi aploideak (esperma eta obulua) elkartu egiten dira diploidea (zigotoa, material genetikoa bi aldiz duena) sortuz.
 
Zelula mitosia egiten hasten da kopia ugari sortuz, zelula hauek blastomeroak dira. Hasieran blastomeroek esfera itxurako masa zelular trinkoa eratzen dute, morula izenekoa. Morularen erdigunean hutsune bat sortzen da erdiguneko zelulak periferiarantz mugitzen direlako . Blastula izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori blastozole izeneko likidoz beterik dago. Blastularen sorketarekin bukatzen da segmentazio fasea.
 
Zelulak zatitzen jarraitzen dute modu aktiboan, gastrulazio prozesua deritzo, eta prozesu honetan zelulak antolatuta birbanatzen dira eta gastrula izeneko egitura sortzen da. Gastrulan jada hiru geruza bereiz ditzazkegu, kanpoaldeko zelulek ektodermoa eratzen dute, erdialdekoek mesodermoa eta barrualdekoek endodermoa. Hiru geruza hauek izango dira ehunak sortzeko arduradunak, hain zuzen ere ehunak gastrulan dauden hosto enbrionarioetatik sortzen dira.
 
Gastrulazioa, beraz, enbrioiaren oinarrizko egitura patroia mugatzea duen enbrioiaren garapen fasea da. Hiru geruza enbrionario edo blastodermikoetatik abiatuz animaliaren gorputzeko ehun, organo eta sistemak eratuz.
 
Ondoren bereizketa fasean organogenesia gertatzen da.
 
 
===ENDODERMOTIK SORTZEN DIREN EHUNAK===