Viktor Emanuel II.a Italiakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (robota Aldatua: el:Βίκτωρ Εμμανουήλ Β΄
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
33. lerroa:
| oharrak = <center>[[Fitxategi:Coat of arms of the Kingdom of Italy (1870).svg|120 px]]
}}
'''Viktor Emanuel II.a Italiakoa''' (Vittorio Emanuele Maria Alberto Eugenio Ferdinando Tommaso; [[Turin]], [[Sardiniako Erresuma]], [[1820]]ko [[martxoaren 14]]a - [[Erroma]], [[Italiako Erresuma]], [[1878]]ko [[urtarrilaren 9]]a) [[Piemonte]]ko printzea, [[Savoiako dukerria|Savoiako dukea]], [[Sardiniako Erresuma|Sardiniako]] azken erregea (1849-1861) eta [[Italiako Erresuma|Italiako]] lehenbizikoa (1861-1878) izan zen. Italian aberriaren aitatzat ([[italiera]]z: ''Padre della Patria'') daukate.
 
== Biografia ==
[[Karlos Alberto Sardiniakoa]] eta [[Maria Teresa Habsburgo-Toskanakoa]]ren seme zaharrena zen. [[Austriar Inperioa|Austriaren]] aurkako gerran (1848-1849) parte hartu zuen. Porrotaren ostean aitak koroari uko egin zion eta 1849ko martxoaren 23an Viktor Emanuel [[Piemonte-Sardinia]]ko errege bihurtu zen. [[Monarkia konstituzional]]a atxiki zuen, 1848ko ''Statuto Albertinoa'' errespetatuz. [[1852]]an [[Camillo Benso, Cavourko kondea|Camillo Benso]] Lehen Ministro izendatu zuen. [[1859]]an, Frantziako enperadore [[Napoleon III.a]]rekin elkar harturik, Austriaren aurkako beste gerra bat hasi zuen. [[Magentako gudua|Magenta]] eta [[Solferinoko gudua|Solferinoko]] garaipenen ondoren, Napoleon III.ak gerra geldiarazi zuen, [[Prusiako Erresuma|Prusiak]] esku hartuko zuen beldurrez. Beraz, Sardiniako Erresumak [[Lombardia]] eskuratu arren, [[Veneto]]k austriarren eskuetan jarraitu zuen. Horrez gain, jasotako laguntzaren ordainetan, [[Savoia (eskualdea)|Savoia]] eta [[Nizar herria|Niza]] Frantziari eman behar izan zizkion<ref name=byv>[http://www.biografiasyvidas.com/biografia/v/victor_manuel_ii.htm Víctor Manuel II] Biografias y vidas</ref>.
 
Herrialde osoan Italiaren bateratzea lortu nahi zuten matxinada [[liberalismo|liberal]] eta [[nazionalismo|nazionalistak]] sortu ziren. [[Parmako dukerria|Parma]], [[Modenako dukerria|Modena]] eta [[Toskana]]n antolatutako plebiszituetan Piemonte-Sardiniarekin batzea erabaki zuten. Gauza bera erabaki zuen [[Bolonia]]k 1860an, [[Aita Santuen Lurraldea|Aita Santuen Lurraldetik]] bereizirik. Aldi berean [[Giuseppe Garibaldi]]ren [[Milen espedizioa]]k ([[italiera]]z: ''Spedizione dei Mille'') [[Bi Sizilietako Erresuma]] konkistatu zuen. Viktor Emanuelen armadak [[Aita Santua]]rena [[Castelfidardoko gudua|Castelfidardon]] (1860ko [[irailaren 18]]an) garaitu ostean, [[Markak]] eta [[Umbria]]k Piemontekin bat egin zuten. Jarraian Viktor Emanuelek hegoalderantz jo zuen. Elkarrizketa baten ondoren (''Teanoko bilera'', 1860ko [[urriaren 26]]a), Garibaldik [[Sizilia]] eta [[Napoli]] eman zizkion<ref name=byv/>. 1861eko [[martxoaren 17]]an Italia batuaren parlamentuak Italiako errege izandatu zuen. Erroma eta Veneto gelditu ziren batu gabe.