Urola Kosta: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Fix URL prefix
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
'''Urola Kosta''' [[Gipuzkoa]]ko iparraldeko erdialdean dagoen [[Gipuzkoako eskualdeen zerrenda|eskualdea]] da, kostaldekoa. Eskualdean itsasoratzen den [[Urola]] ibaiak ematen dio izena. Udalerri hauek hartzen ditu bere baitan: Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia (antzina Azpeitia, Azkoitia, Beizama, Errezil eta Zestoa ere bai, baina gaur egun [[Urola Erdia]] osatzen dute). Urola Kostak 108,31 km<sup>2</sup>ko ditu (Gipuzkoaren %&nbsp;16,5), eta 42.526 biztanle zituen guztira 2010ean (Gipuzkoaren %&nbsp;5,7 baino ez). Udalerririk jendetsuena [[Zarautz]] da, 22.652 biztanlerekin, eta bertan kokatzen da Urola Kostako Udal Elkartea. Barrualdeko bi udalerriak jende gutxikoak izanik, kostaldekoen artean Zumaia nabarmen daiteke Zarautzen ondotik, 9.327 biztanlerekin, eta itsasertzean daude bilduta eskualde honetako biztanle gehienak.
 
Eskualdeko ekialdea, batez ere Orio eta Zarautz, oso lotuta daude Donostialdeko eskualdearekin, bere eremu funtzionalaren parte baitira. Bestalde, Orio historikoki [[Beterri|Beterriko]]ko parte izan da, eta beraz, Donostialdeko parte.
 
Hizkuntzari dagokionez, Urola Kosta da elebidun gehiago duen eskualdea. Euskara nagusia da herri txikietan eta herri handietan (Zarautz), gaztelaniak garrantzi handia du.