Seljuktarren dinastia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Divrigi02.jpg|200px|right|thumb]]
'''Seljuk dinastia''' [[X. mende|X.]]-[[XIII. mende]]etan [[Iran]], [[Siria]] eta [[Asia Txikia]]n hedatu zen dinastia turkiarra izan zen. Oro har, Asiako mendebaleramendebaldera zabaldu ziren lehen turkiarrei ematen zaie ''seljukar'' izena.
 
Dinastia Seljuk buruzagiak sortu zuen X. mendean. Haren agintepean, [[Syr Daria]] ibaiaren lurretara aldatu ziren ''oghuz'' turkiarrak eta musulman [[sunni]] bihurtu ziren. 1055. urtean, [[Toghril Beg]], lehen seljuk errege garrantzitsua, Bagdadeko hiriaz jabetu zen, eta Alp-Arslam haren ondorengoak Armenia konkistatu (1064), Siria aldera hedatu zen haren eragina, [[Alepo]] hiriraino, eta bizantziarrak menderatu zituen [[Manzikerteko Gudua]]n (1071). Malik Shah ondorengo erregeak (1072-1092) Asia Txikiko alde handiena bereganatu zuen, eta Mediterraneo itsasotik [[Turkestan]]eraino zabaltzen zen inperio bat eratu zuen. Asasinoen eta xiiten aurka izan zituen borroka handiengatik ere, ortodoxia sunnia zabaldu zuen inperioan, horretarako sortu zituen ''madrasa'' edo eskolen bitartez. [[Malik Shah]] hil ondoren banatu zen inperioa; Sanjar-ek (1096-1157) hartu zuen ekialdea, eta Persiako sultanerria sortu zuen (1194an amaiatu zen seljuk dinastia Pertsian).