Dair al Bahri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Egypt.HatshepsutsTemple.01.jpg|thumb|320px|Hatshepsuten tenplua]]
'''Deir el-Bahari''' ([[arabiera]]z: دير البحري ''Dayr al-Bahri'') [[Egipto]]ko aztarnategi garrantzitsua, [[Nilo]]ko ibaiaren eskuinaldean, [[Karnak]]eko hiriaren aurrean. Bertan aurkitzen da [[Hatshepsut]] erreginak Senenmut arkitektoari eraikiarazi zion tenplua (K.a. 1500. urtea). Tenplutik hurbil [[Gaston Maspero|Maspero]] egiptologo frantsesak 1881. urtean lurpean aurkitu zuen [[Mentuhotep II.a]]ren hilobi-tenplua dago (K.a. 2050. urtea).
[[Image:GD-EG-Deir el Bahari-map.png|thumb|320px|right|Deir el-Bahariko oinplano orokorra.]]
 
==Mentuhotep II.aren hilobia==
 
[[Egiptoko Inperio Ertaina|Inperio Ertaineko]] hileta eraikinen multzo aipagarriena XI. dinastiako [[Mentuhotep II.a]] (K.a. 2064-2013) faraoiarena izan zen, Deir el-Bahari amildegian eraiki baitzen. Harkaitzean zulatuta zegoen hilobia, handikienak egon ohi ziren bezala. Sarreraren aurrean, patio zabal bat zegoen, eta haren atzean bi terraza angelu-zuzen altxatzen ziren, zentrokideak, [[tumulu]] edo [[piramide]] formako egitura batean amaitzen zirenak, pilare [[oktogonal]]ezko [[zutabe]]di bikoitza zutela inguruan. Egun erabat hondatua dago monumentua.
 
==Hatshepsuten tenplua==
 
Gaur Deir el Baliari deitzen zaion amildegiaren barrenean [[Mentuhotep I.a]]ren hilobi tenplua zegoen hasieran. Hatshepsut erreginak (K.a. 1479-1457), Mentuhotep II.aren hilobi tenplua zegoen toki horixebera aukeratu zuen bere tenplua eraikitzeko, hain zuzen ere, [[Erregeen Haran]]aren beste aldean zegoelako. Senenmut [[arkitekto]]ak zuzendu zituen obrak, tenpluaren alboko kapera batean irakurri ahal daitekeenez. Ez da ohikoa arkitektoaren izena bere obran azaltzea, baina heste iturri batzuetatik jakin da garrantzi handiko pertsonaia eta erregina oso hegikoa zela Senenmut hori.
 
Eraikina, funtsean, hiru plataformaz dago osatua, eta euren artean aldapa batzuen bidez daude lotuak. Barrenekoa [[patio]] ireki bat da eta atari bat du atzean. Erdiko eta goreneko solairuek [[harkaitz]]ean zulatutako beste areto batzuk ere badituzte. Senenmutek, tenpluak inguruko [[paisaia]]rekin bat egitea ez ezik, lau angeluko eta [[poligono]] formako zutabeek argi-itzal joko ikusgarri bat eragitea ere lortu zuen, tokiko eguzki indartsuak efektua areagotzen zuela (ez da ahaztu behar Deir el-Bahari dela, mundu osoa hartuta, udan tenperatura handienetakoak izaten dituen tokietako bat).