Gaspar Noé: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Gaspar Noé''' ([[Buenos Aires]], [[Argentina]], [[1963]]ko [[abenduaren 27]]a) zinema zuzendari, eszenarista eta produktore argentinarra da. Frantzian bizi da gaur egun, non bere lan gehienak gauzatu dituen.
 
== Biografia ==
[[1963]]ko [[abenduaren 27]]an jaio zen, [[Luis Felipe Noé]] margolaria aita, eta ama, arlo sozialeko laguntzaile politikazale bat. Haurtzaroa Buenos Aires eta [[New York]]en artean pasa ondoren, 12 urte zituela Frantziara joan zen gurasoekin batera, eta Parisen finkatu ziren. Filosofia eta zinema ikasketak hasten ditu 17 urteko adinaz Louis-Lumière Goi Eskola Nazionalean, bi urte geroago bere diploma lortzen duelarik. Edonola, bere filosofia ikasketak jarraitzea erabakitzen du Tolbiaceko Filosofia unibertsitatean lan munduari ekin aurretik.
 
== Zinemaren mundua ==
Bere zinema ibilbidea ''Carne'' laburmetrailarekin hasi zuen 1991-ean, baina 2002-an lortzen du bere arrakasta handiena Cannes-eko Zinemaldian aurkeztutako '''Irreversible''' filma polemiko eta bortitzarekin. [[Vincent Cassel]], [[Monica Bellucci]] eta [[Albert Dupontel]] aktoreek parte hartzen duten filma honek era oso ezberdineko kritikak jaso zituen; maisu lan berritzaile eta urratzaile kontsideratzetik, porno pelikula erraz, huts eta eskasa dela esatera.
 
== Filmografia ==
* 1991: ''Carne''
* 1995: ''[[Une expérience d'hypnose télévisuelle]]''
* 1998: ''[[Sodomites]]''
* 1998: ''[[Seul Contre Tous]]''
* 2002: ''[[Irreversible]]''
* 2006: ''[[Destricted]]''
* 2007: ''8:H.I.V''
* 2009: ''[[Enter the Void]]''
 
[[Placebo]] talde ingelesaren ''Protège-moi'' abestirako bideo-klipa ere grabatu zuen, bere edukiagatik zentsuratua izan zena.